2012/01/20

Ekain: Zaldiaren labar santutegia

Ekaingo kobazuloa duela 13.000-14.000 urteko Homo sapiens-sapiens gizakiek utziriko arte altxor bikain baten gordailua da. Garai hartako gizakiak 60 animalia irudi inguru eta hainbat zeinu eta marka utzi zituen haitzulo honetan errepresentatuta. Irudi horiek modu desberdinetan landuak dira, teknika eta estilo anitzak erabiliz, eta askok maisutasun tekniko handia erakusten dute.


Haitzulo honetako irudien artean, itxura eta ezaugarri desberdinak dituzten hainbat zeinuz aparte, 34 zaldi, 11 bisonte, 5 ahuntz, 3 orein, 2 hartz, 2 arrain eta 2 errinozeronte iletsuren adierazpenak ikusi daitezke.


Bai irudi kopuruagatik, baita euren kalitateagatik ere, Ekain zaldiari eskainiriko “labar santutegi” bat kontsideratu izan da. Bertako animalia errepresentazio guztien artean, 34 zaldiari eskainiak dira, guztien erdiak baino gehiago.


André Leroi-Gourhan arkeologoak Ekain “Kuaternarioko zaldi multzorik perfektuena” bezala definitu zuen.


Zaldien irudiak kobazuloko alderdi apaindu guztietan aurki daitezke, baina animalia hau erdiguneko paneletan gailentzen da. Alderdirik zabal eta ikusteko errazenetan kokatu dituzte zaldien errepresentazioak. Animalia honek ohorezko lekua du labar “santutegi” honen barne antolamenduan.


Ekainen zaldiaren presentzia azaltzeko, labar arteari buruzko teoria bat baino gehiago erabili izan dira, baina totemismoaren teoria nahiko ongi egokitzen da Ekaingo kasura. Ekaingo kobazuloko gelarik zabalenean, forma berezia duen harkaitz bat aurkitzen da. “Santutegira” sartzen denak ikusten duen lehen forma da harkaitz hori eta zaldi baten buruaren itxura duela esan izan da.


Teoria honen arabera, duela 13.000 edo 14.000 urteko gizakiek zaldi buru bezala identifikatu zuten harkaitz hori eta horri esker, gizaki haientzat zaldia totem edo idolo moduko bat bihurtuko zen. Totem hori gurtzeko helburuarekin margotuko zituzten hainbat zaldi Ekaingo kobazuloan.


Totemismoaren teoria etnografia konparatuaren arlotik dator. Gaur egungo gizarte eskimal, ehiztari eta biltzaileen bizimoduaren ezaugarriak Paleolito garaiko gizarteetara eramanez ateratzen ditu ondorioak.


Labar artearen gaiak behin eta berriro errepikatzen dira teoria honetan eta hau izan da aurkitu zaion arazo nabarmenetakoa. Kobazulo ugari daude animalia gutxi batzuei eskainiak, horrek esan nahiko luke komunitate askok totem berdinak gurtuko lituzketela.

Bigarren arazo bat ere egotzi izan zaio teoria honi, zalantza egiten da bi giza errealitate hain anitzen arteko konparaketa bat egitea zilegi ote den, geografikoki eta kronologikoki hain urrun dauden bi errealitateren artean paralelismoak ezarri ote daitezken eta hauek noraino iritsi daitezken erabakitzeko eztabaida sakonak daude.

Ekain: Santuario rupestre del caballo

La cueva de Ekain contiene un magnífico tesoro artístico dejado por los humanos Homo sapiens-sapiens de hace 13.000-14.000 años. Las personas de aquella época pintaron las figuras de unos 60 animales y numerosos signos y marcas en esta gruta. Esas representaciones están hechas de forma diferente, se han trabajado con técnicas y estilos diversos, y muchas muestran una gran maestría técnica.



Entre las figuras de esta cueva, aparte de numerosos signos de aspecto y características diferentes, se pueden ver las representaciones de 34 caballos, 11 bisontes, 5 cabras, 3 ciervos, 2 osos, 2 peces y 2 rinocerontes lanudos.



Tanto por la cantidad de figuras, como por la calidad de las mismas, Ekain se considera un “santuario rupestre” dedicado al caballo. Entre todas las representaciones de animales de esta cueva, 34 están dedicadas al caballo, más de la mitad del total.



El arqueólogo André Leroi-Gourhan definió Ekain como “el conjunto de caballos más perfecto del arte Cuaternario”.



Se pueden encontrar figuras de caballos en todas las partes decoradas de la cueva, pero este animal pasa a predominar en los paneles centrales, en las zonas más anchas y en las más visibles. Este animal posee un lugar honorífico en la organización interna de este “santuario” rupestre.



Se ha utilizado más de una teoría sobre el arte rupestre para intentar explicar la presencia del caballo en Ekain, pero la teoría del totemismo se adapta bastante bien a este caso en concreto. En el espacio más amplio de la cueva de Ekain hay una roca con una forma especial. Esa roca es la primera “forma” que ve la persona que entra en la cueva original y se ha afirmado que se asemeja a la cabeza de un caballo.



Según esta teoría, las personas de hace 13.000 o 14.000 años habrían identificado la forma de esa roca, y gracias a eso, el caballo se habría convertido en una especie de tótem o ídolo para aquellos humanos. Habrían pintado tantos caballos en la cueva de Ekain con el objetivo de adorar ese tótem.



La teoría del totemismo procede del ámbito de la etnografía comparada, obtiendo conclusiones trasladando las características de la forma de vida de las sociedades esquimales cazadoras y recolectoras actuales a las sociedades paleolíticas.



El principal problema que se ha atribuido a la teoría del totemismo es que los temas se repiten continuamente en el arte rupestre. Existen numerosas cuevas dedicadas a un grupo muy reducido de animales, ello significaría que muchas comunidades venerarían los mismos tótems.



Un segundo problema atribuido a esta teoría es el de la legitimidad de utilizar las conclusiones obtenidas en una realidad social en otra geográfica y cronológicamente tan lejana. Hay serias dudas sobre sí se pueden establecer esos paralelismos y hasta que punto se pueden llevar los mismos.

2011/12/22

Errenteriko Urki Mendi taldeak Ekainberri bisitatu zuen pasa den igandean / El grupo de monte Urki realizó una visita a Ekainberri el pasado domingo

Abenduaren 18an, pasa den igandean, Errenteriako San Jose Ikastetxeko Urki Mendi taldeak irteera bat egin zuen eta bertan Ekainberri bisitatu zuten, guraso eta ikasle talde batek. Bisita oso interesgarria izan zela aipatu digute, eta Historiaurreko Tekniken Erakustaldi den tailerra bereziki goraipatu dute.
Beraien blog-ean jarri dituzte egun horretako argazkiak, jende guztiak goza dezan.
Hementxe jartzen dizuet link-a, denok goza dezagun!!!

http://urkimenditaldea201112.wordpress.com/excursiones/cueva-de-ekain/

El pasado domingo, 18 de diciembre, los padres y alumnos/as que forman parte del grupo de Monte Urki de la Escuela San Jose de Errenteria, realizaron una salida y en ella visitaron Ekainberri. La visita les pareció interesante, pero lo que más les gustó fue la Exhibición de Técnicas Prehistóricas.
En su blog, informan de todo lo que hicieron en la excursión.
Animaros a ver la experiencia que vivieron!!!!

2011/12/05

"Euskararen jatorria"-ri buruzko bideoa ikusgai duzue jadanik

Azaroaren 30ean ikusteko aukerarik eduki ez zenutentzat, hemen jartzen dizuegu "Euskararen jatorria" bideoa ikusi ahal izateko link-a.
http://www.eitb.tv/es/#/video/1301166325001
Merezi du!!!!!!

2011/11/17

Euskararen jatorriari buruzko grabaketa egin da Ekainberrin




Azaroaren 14an, astelehenean, euskararen jatorria islatzeko dokumental bat grabatu zuten ETBrentzako Ekainberrin, Ekain euskararen jatorriaren seinale baita. Bertan, Urrutia familiak hartu zuen parte.


Azaroak 30ean emitituko da eta Hasier Etxeberriak egingo ditu aurkezle lanak.

Jon Cazenave argazkilaria - El fotógrafo Jon Cazenave en Ekainberri



Azaroaren 14an, astelehenean, Jon Cazenave argazkilaria Ekainberrin egon zen euskararen jatorriari buruzko proiektu baterako argazkiak ateratzen.




Lunes, 14 de noviembre, el fotógrafo Jon Cazenave estuvo en Ekainberri sacando unas fotos para un proyecto sobre el origen del idioma vasco.

Ekain: Paleolitoko Santutegi



Ekaingo kobazuloan bi alderdi desberdin bereizi daitezke, alderdirik argitsuena Paleolitoko gizakien bizilekua zen, eta 15 metro inguruko tunel beherakor estu batetik igaro ondoren, “santutegi” bezala identifikatu dena dago, bertan gordetzen dira Ekain ospetsu egin duten labar arte adierazpenak.


Labar artea, kobazuloen alderdi ilunenetako hormetan eginiko irudi multzoak, Paleolito garaiko gizakien ideien munduarekin lotura duela nahiko teoria onartua da. Gizaki haiek benetan adierazi nahi zutenari buruz zalantza asko dauden arren, askotan labar artea duten kobazuloak “santutegi” bezala ezagutzen dira.


Ekain zaldiari eskainitako “santutegi” bat da, André Leroi-Gourhan arkeologoak “arte kuaternarioaren zaldi multzorik perfektuena” izendapena eman zion. Irudi hauek duela 13.000 edo 14.000 urte inguruan, Madeleine aldian, egin zituzten Homo sapiens-sapiens espezieko gizaki batzuk.


Ekain “santutegi sakon” bezala kontsideratzen da, bertako irudiak eguzkiaren argitik erabat babestuta daude, baina aldi berean, irudiak sarreratik nahiko gertu aurkitzen dira.


Hiru gune geografiko eta hiru irudi unitate bereizten dira bertan, sarrera aldean zeinuak eta irudi isolatuak aurkitzen dira; beste irudi isolatu batzuen ondoren, erdialdean Ekaingo margorik ezagunenak aurkitzen dira; barnealdean, irudi isolatu gehiago atzean utzi ostean, beste margo panel bat ageri da.


Ekaingo animalia errepresentazioen artean, erdia baino gehiago zaldiari eskainiak dira, guztira 34 irudi, oso urrundik jarraitzen dio bisonteak, 11 irudirekin, 5 ahuntz datoz ondoren (ziurrenik Pirineotako basahuntzak), beste 3 orein (bi eme eta har bat), kobazuloaren leku pribilegiatuenetako batean bi hartz arre aurkitzen dira, 2 arrain santutegiaren puntu desberdinetan; errinozeronte iletsu bezala identifikatu izan diren bi irudi ere badira, zalantzagarriak diren arren; hau guztia kobazuloan zehar banaturiko hainbat marka eta zeinu kontutan hartu gabe.


Ekaingo irudietan gutxienez zazpi artista edo “maisuren” eskua ikusten da, baieztapen hori egiteko hainbat aspektu hartzen dituzte kontutan adituek, eta zenbaitek gutxienez beste sei artistaren lana ere ikusi dute.


Zenbait iturriren arabera, Ekaingo zaldi guztiak lau maisu desberdinen artean burutu zituzten. Teoria honi jarraituz, zaldien lehen maisuak panel handienetan egin zuen lan, kobaren erdialderako sarrera partea apainduz. Bigarrenak erdialdean naiz sakoneko panelean egiten du lana. Hirugarren maisu baten zaldiak kobaren erdialdeko panel handienera mugatuko lirateke. Laugarren maisu batek “tailer” bat izan zuela pentsatzen da, badira zaldi batzuk maisutasun handiz hasi direnak, baina hainbat xehetasunetan beste esku baldarrago baten lana erakusten dutenak. Honez gain, zenbait zaldi zein maisurenak diren ezartzeko arazoak daude, kasu gehienetan irudiak gaizki mantentzen direlako edo xehetasun gutxi dituztelako.


Ekaingo 11 bisonte gutxienaz bi maisuren artean burutu direla pentsatzen da, beraietako batek esku ziurra erakusten du eta lerro luzeen bitartez margotzen du, beste batek lerro laburrak darabiltza eta segurtasun gutxiago erakusten du.


Ahuntza espezie urria da Ekainen, basahuntz pirinearra diruditenaren bost ale ikusten dira, bat panel handian eta gainontzekoak Auntzei deituriko galeria batean, gutxienaz bi maisuren lana direla uste da, irudietan erabiltzen duten ikuspegiagatik eta artistaren gaitasun teknikoagatik ezarri da bereizketa hori.


Hiru orein ikus daitezke santutegi honetan, bi zizelatu eta margotu bat, Ekainen arra eta emea bereizi daitezkeen espezie bakarra da. Bi irudi zizelatuak bata bestearen barruan daude eta maisu berarenak direla uste da, panel handiko orein emeak ezaugarri desberdinak ditu eta bigarren maisu batena dela pentsatzen da.


Arrainak labar artean animalia urriak dira eta Ekainen bi daude, izokin bat Auntzei galerian, eta mihi-arrain baten isatsa panel nagusiaren ertz batean. Izokina landu duen artistak esku ziurra eta marrazkirako gaitasun handia erakusten ditu, mihi-arraina landu duenak lerroa behin eta berriro zuzendu behar izan du.


Hartzak ere animalia bereziak dira labar artean eta Ekaingo kobazuloaren erdigunean, 1,20 metrotako altura duen sabai ganga batean, hartz arrearen bi irudi ikusi daitezke, maisu bakar batenak direla uste da eta ez dirudi maisu honek Ekaingo beste margoetan parte hartu duenik.


Ezin da baieztatu adibidez zaldien artista batek ez zituenik bisonte batzuk ere margotu, edo oreinen maisu batek ez dituenik zaldiak ere margotu, baina Ekainen lana egin zuten pertsonak espezialista talde txiki bat zirela pentsa daiteke, hori bai, denek ez zuten momentu berdinean egin lana, zenbait belaunaldi desberdinetako artistei dagozkie irudi zoragarri hauek.