2010 urtean Euskal Herriko kobazulo turistiko desberdinak Mugarik Gabeko Lurpea izeneko elkarte batean bildu ziren, elkarte honen helburua zenbaitek “Seigarren Kontinentea” deitzen diona ezagutzera ematea da, gure lurpeak eskaintzen dituen altxor naturalak eta kulturalak jendearen eskura jarriz.
Honakoak dira Mugarik Gabeko Lurpea osatzen duten kobazuloak: Zugarramurdiko Sorginen Leizea, Urdaxeko kobazuloa Urdaxen, Sarako leizea Saran, Karrantzako Pozalagua eta Kobenkoba, Lekunberriko Mendukilo, Oñatiko Arrikrutz eta Zestoako Ekainberri.
Martxoko lehen igandean, aurten martxoaren 4an, Mugarik Gabeko Lurpea elkarteko kide diren zortzi kobazulo turistikoek beraien indarrak elkartzen dituzte eta Kobazuloen Egunaren III. edizioa ospatzeko hainbat ekintza antolatu.
Egun horretan Ekainberriko sarrerek %50eko deskontua izango dute, sarrera horrekin Ekaingo kobazuloan gizakiak duela 13.000 edo 14.000 urte buruturiko artelan txundigarrien erreplika zehatzak ikusi daitezke eta bertako erakusketa gelan Euskal Herriko labar artea ikertu.
Horretaz gain, tailer berezi baten bidez historiaurreko gizakien bizimoduan barneratzeko aukera izango du bisitariak, Paleolitoko biztanle haiek bezala, bizirik irauteko lehengaiak eta ezinbesteko elementuak lortzen ahalegintzeko aukera izango du.
Eguna oraindik gehiago borobiltzeko, martxoaren 4 Mugarik Gabeko Lurpea elkarteko zortzi kobazuloetako bat bisitatzen duen orok sari zoragarri baten zozketan parte hartzeko aukera ere izango du.
Euskal Herrian kobazulo ugari daude, gure ingurune karstikoak horretarako ezaugarri aproposak eskaintzen dizkio gure lurpeari. Milioka urte abian daramatzan prozesu batetan zehar, urak gure oinen azpian dugun kareharria, kaltzio karbonatoa, higatu, urtu eta berarekin egitura sinestezinak eraiki ditu, lurpean benetako espazio magikoak sortuz.
Kobazuloak aberastasun geologiko eta biologiko handiko eremuak dira, urak kareharria higatuz eta disolbatuz milioika urtetan buruturiko lan isil eta etengabearen emaitza zoragarria, estalaktitak, estalagmitak, koladak, makarroiak, banderak... uraren kapritxoen emaitza liluragarriak dira, lurraren bihotzean eguzkiaren argitatik ezkutatuak.
Horrez gain, kobazuloak gizakiarentzat hasiera-hasieratik oso leku bereziak izan dira, beraientzat babeslekuak ziren lurrazpiko zulo haiek, baina baita misterioz eta sinbologiaz beteriko lekuak ere. Gaur egun ere erakarmen gaitasun hori mantentzen du lurpeko munduak, gizakia bere jatorrietara itzultzen da kobazuloetan, espazio hauek bere emozioak azaleratzen dituzte. Erakarpen indar horren lekuko dira urtero kobazulo turistikoek mundu osoan zehar jasotzen dituzten milioka bisitariak.
Kobazuloek naturaren eta artearen arteko harremana ere ezartzen dute, gizakien lehen arte adierazpenak kobazuloen alderdi ilun eta sakonenetan agertzen dira, gizakiak leizeetako lehoiei, leizeetako hartzei eta beste hainbat piztia beldurgarriri aurre eginez burutu zituen artelan horiek.
Animatu eta ezagutu Seigarren Kontinentea!!!
Mostrando entradas con la etiqueta Koben Eguna. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta Koben Eguna. Mostrar todas las entradas
2012/02/29
2010/03/12
Koben egun arrakastatsua/Éxito en el día de las Cuevas
Aurreko igandean Martxoak 7an Ekainberrin ospatutako Koben Eguna oso arrakastatsua izan zen. Prentsa bidez, kartelei esker edota gure web orriko blogaren bitartez jende askok izan zuen egun berezi honen berri. Igandean 250 bisitari gerturatu ziren Ekainberrira, 130 goizean eta 120 arratsaldean. Goiz eta eguerdi partean gerturatu ziren haiek, 12:30tan Ekaingo gizakien ehiza teknikei buruzko erakustaldia ikusi zuten zelaian. Ondoren, Ekainberriko zelaian erretako 3 arkume horietatik ateratako pintxoa ere dastatu zuten, jaki goxoari laguntzeko sagardoa eta ura ere ez ziren falta izan. Arratsaldeko bisitariek erreplika bisitatu eta arratsaldeko 16:30tan historiaurreko bizimoduaren inguruko erakustaldia ikusteko aukera izan zuten.
Ekainberriko lan taldea oso pozik dago Kobazuloen I. Egunak izan duen harrerarekin eta hemendik eskerrak eman nahi dizkizuegu Zestoara gerturatu zineten guztiei. Hurrengora arte!
La celebración del Día de las Cuevas del domingo 7 de marzo fue todo un éxito en Ekainberri. Mucha gente tuvo noticia de este acontecimiento a través de la prensa, los carteles o el blog de nuestra página web.
250 visitantes se acercaron hasta Ekainberri el domingo, 130 por la mañana y 120 por la tarde. A las 12:30, los que se acercaron por la mañana y el mediodía pudieron ver una exibición de como cazaban los habitantes de Ekain. Después, pudieron saborear los pinchos hechos con esos tres corderos asados en el prado de Ekainberri, tampoco faltaron agua y sidra para acompañar a tan exquisito manjar. Por la tarde, los que se acercaron hasta aquí pudieron visitar la réplica y presenciar una exibición de forma de vida prehistórica a las 16:30.
El equipo de Ekainberri está muy contento con la respuesta que ha tenido el I Día de las Cuevas y desde aquí queremos agradecer su presencia a todos los que se acercaron a Zestoa. ¡Hasta la próxima!
2010/03/04
KOBAZULOEN EGUNA EKAINBERRIN/ DÍA DE LAS CUEVAS EN EKAINBERRI
2010eko martxoaren 7an Kobazuloen I. eguna ospatuko da Ekainberrin. Mugarik Gabeko Lurpearen ekimenez antolaturiko egun honetan, Ekainek gordetzen duen lurrazpiko altxor paregabea deskubritu ahal izango du bisitariak. Horretarako, egun osoan zehar Ekainberrin eskainiko diren jarduera berezietan parte hartzeko aukera izango da.
Erreplikako bisita gidatuak bereziak izateaz gain, eguerdiko 12:30tan paleolito garaiko ehiza-tekniken inguruko erakustaldia estreinatuko da. Ikustaldian parte hartzen duen orok, arkume pintxo bat dastatzeko aukera ere izango du. Gainera, egun guztian zehar sarrerek %50eko beherapena izango dute. Azkenik, Kobazuloen eguna ospatuko duten beste leizezuloekin batera, Ekainberrik Arantzazuko Santutegia Hotelean asteburuko alojamendua eta Mugarik Gabeko Lurpea osatzen duten zortzi kobak ikusteko sarrerak zozketatuko ditu.
Erreplikako bisita gidatuak bereziak izateaz gain, eguerdiko 12:30tan paleolito garaiko ehiza-tekniken inguruko erakustaldia estreinatuko da. Ikustaldian parte hartzen duen orok, arkume pintxo bat dastatzeko aukera ere izango du. Gainera, egun guztian zehar sarrerek %50eko beherapena izango dute. Azkenik, Kobazuloen eguna ospatuko duten beste leizezuloekin batera, Ekainberrik Arantzazuko Santutegia Hotelean asteburuko alojamendua eta Mugarik Gabeko Lurpea osatzen duten zortzi kobak ikusteko sarrerak zozketatuko ditu.
Bisita gaitzazu igandean! zure zai egongo gara!
¡Ven a conocernos el domingo! ¡Te estaremos esperando!
El día 7 de marzo de 2010 Ekainberri celebrará el día de las cuevas. En este día organizado por el Subsuelo Sin Fronteras, el visitante podrá descubrir el increible tesoro subterraneo que guarda Ekain. para ello, tendrá la oportunidad de tomar parte en las diferentes actividades programadas para este día.
Además de realizar las visitas guiadas de una manera un tanto diferente, a las 12:30 se estrenará la exhibición centrada en las técnicas de caza prehistórica. Toda persona que se acerque con su entrada hasta la exhibición, tendrá además la oportunidad de saborear un rico pincho de cordero. Además, durante todo el día, las entradas tendrán un descuento del 50%. Por último, mencionar que al igual que todas las cuevas que toman parte en la celebración de este día, los visitantes de Ekainberri tomarán parte en el sorteo de alojamiento para un fin de semana en el Hotel Santuario de Aranzazu y entradas para visitar las ocho cuevar que forman Subsuelo Sin Fronteras.
2010/02/25
Kobazuloen eguna/ El día de las cuevas
2010eko martxoaren 7an, MUGARIK GABEKO LURPEA taldearen ekimenez, KOBAZULOEN I. EGUNA ospatuko da.
Sorgiñen Kobak (Zugarramurdi), Urdazubiko lezeak, Sarako Lezeak, Pozalaguako Kobak , Koben Kobak, Mendukilo Kobak, Arrikrutz-Oñatiko Kobak eta Ekainberrik osatzen dute 2008an sortutako talde hau. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskeiniz.
Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute.
Kobazuloen egunerako, aipatutako leizeek ekintza desberdinak antolatu dituzte. Martxoaren 7an sarrerek %50eko deskontua izango dute eta bisitariek Arantzazu Santutegia Hotelerako asteburuko alojamendua + 8 kobetarako sarreren zozketan parte hartuko dute.
Sorgiñen Kobak (Zugarramurdi), Urdazubiko lezeak, Sarako Lezeak, Pozalaguako Kobak , Koben Kobak, Mendukilo Kobak, Arrikrutz-Oñatiko Kobak eta Ekainberrik osatzen dute 2008an sortutako talde hau. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskeiniz.
Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute.
Kobazuloen egunerako, aipatutako leizeek ekintza desberdinak antolatu dituzte. Martxoaren 7an sarrerek %50eko deskontua izango dute eta bisitariek Arantzazu Santutegia Hotelerako asteburuko alojamendua + 8 kobetarako sarreren zozketan parte hartuko dute.
Kobaren bat bisitatzeko egun aproposa, dudarik gabe!
Sin un lugar a dudas, será un buen día para visitar alguna de estas cuevas.
El 7 de marzo de 2010 y por iniciativa del grupo EL SUBSUELO SIN FRONTERAS, se celebrará el I DÍA DE LAS CUEVAS.
El grupo creado en 2008 está compuesto por la cueva de las brujas (Zugarramurdi), las de Urdax, Sara, Pozalagua, Medukilo, Arrikrutz-Oñati, Koben Koba y Ekainberri. Su objetivo es bien sencillo, dar la posibilidad de descubrir"el sexto continente" al visitante de las cuevas, otorgándole la posibilidad de conocer estos recursos tan cercanos y tan desconocidos.
En estos lugares de gran valor histórico y natural se han mantenido las huellas del pasado de la humanidad, todavía alguna de sus paredes nos habla de ritos relacionados con mitos y leyendas.
Las cuevas mencionadas han preparado diferentes actividades para el dia de las cuevas. El 7 de marzo las entradas tendrán un descuento del 50% y se sorteará entre los visitantes un fin de semana en el Hotel Santuario de Arantzazu + entradas para las 8 cuevas.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)