2011/06/03

Ingurumen eguna

EKAINBERRIK BAT EGITEN DU INGURUMEN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN
(2011ko Ekainak 5a, igandea)

Gure egitekoa lurpeko munduan zentratua egoteak, kobetan jarduteaz gain, kobengatik eta kobentzat ere lan egitera bultzatzen gaitu. Premisa honekin Iganderako, ekainak 5, ingurumenaren nazioarteko egunarekin bat eginaz, familiei egokitutako bisita bereziak eskainiko dira.
Mugarik Gabeko Lurpea duela lau bat urte Kantauriar mendikateko hainbat leize turistikoen senidetzearekin ezagutarazi zen. Senidetze honek, gure lurpea ezagutarazi eta bisitak errazteko kolaborazio promozional bat ahalbidetu du (www.lurpea.com). Era berean, Kobazuloen egunaren (martxoko lehen asteburuan) bigarren edizioa antolatu eta sendotu dugu, parte hartze eta arrakasta handiz.
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, ikasle eta bizilagun ekobolondresen laguntzarekin, Ekainberriko ingurunetan garbiketa lanak gauzatuko ditugu. Koba bakoitzaren egoera eta tipologiaren arabera, jarduera programa bat antolatuko da. Leize bakoitzeko mantenimendu arduradunen lanari esker, Kobak oso egoera honean aurkitzen dira; baina bisitarien joan etorriak utzitako hondakin txikiak leizearen dinamika naturalean eragin ez dezaten, bildu egin behar dira. Garbiketarako metodologia Cave Conservation and Restoration eskuliburutik hartu da, National Speleological Society (U.S.A.2006) gauzatua National Cave and Karst Research Institute (U.S.A.) laguntzarekin. Era berean, Espainiako kobazulo turistikoen Elkarteko zenbait kobetan bildutako esperientzia praktikoa kontutan izango da.
Kobaren garbiketaz gain, jardueraren helburu nagusia parte hartzaile guztiei lurpean funtzionatzeko praktika onak txertatzean datza. Gure kontinente ezezagunenaren hauskortasun eta garrantziaren dibulgazioa, igandean ekainak 5 familientzat eskainiko diren bisita bereziekin osatuko da. Bisita gidatuen tematikak, lurpeko munduak planetaren funtzionamendu egokian duen ekarpenaren garrantziaz arituko dira, lurpeko munduarekiko atentzioa eskatuz, azalpenak etxeko gazteentzat egokituak egongo dira.
PROGRAMATUTAKO IHARDUNALDIAK
EKAINBERRI (Gipuzkoa, Zestoa)
Ekainberri erreplika bat denez, honen ingurua eta errekaren bazterrak garbitu egingo dira. Gertuen dagoen zonaldea, historiaurreko ehizako tailerrak egiteko erabiltzen da. Kobazuloetako biztanleen biziraupenerako gertuen zuten ekosistemak ezagutzeko balio du Ekaingo biztanleek bizi eta okupatu zuten eremu hau.
Ekainaren 5ean, goizez, inguru hau baldintza perfektuetan mantentzen lagunduko digu 5. eta 6. mailako Zestoako ikastetxeko ikasle talde batek eta gure historia eta arbasoak ezagutzeko paisaia eta ingurune naturala kontserbatzea zeinen garrantzitsua den ere ezagutu ahalko dute.

2011/05/18

Arte mueble

Se define como arte mueble cualquier objeto con al menos una grafía o representación de origen humano y que puede ser transportado por una persona de complexión media. Los soportes de este tipo de expresión artística prehistórica suelen ser hueso, marfil, dientes, conchas, cantos rodados, plaquetas, bloques de piedra u óxidos de hierro.
Es complicado clasificar en una sola categoría piezas de características tan diversas. Muchas veces resulta imposible establecer la intencionalidad original de esas obras de arte. El arte mueble se ha utilizado habitualmente como elemento para datar el arte rupestre.
En algunos casos, se trata claramente de utensilios para la vida cotidiana, tales como azagayas decoradas para la caza o arpones para la pesca, en hueso o marfil; varillas de asta que sirven como punta de armas o como intermediario entre el vástago y la punta; propulsores realizados en distintos materiales; bastones perforados en asta que pueden tener varios usos; agujas; flautas o tubos de hueso, tal vez para crear música; lámparas pétreas decoradas; retocadores o compresores; pulsadores; paletas; cazos; trozos decorados de óxidos de metal...
Hay otros objetos que parecen adornos personales, por ejemplo colgantes, piezas perforadas; plaquetas circulares hechas en huesos planos, que pudieron usarse como botones; contornos recortados como el recientemente hallado en Ekain, que tal vez actuaban como signos distintivos del grupo; bramaderas relacionadas con instrumentos musicales; espátulas o alisadores sin perforaciones; brazaletes o diademas meramente decorativas; cuentas o abalorios de joyas...
También hay piezas a las que se les atribuye un carácter religioso. Se desconoce su finalidad original, suelen presentar partes pulidas por su uso durante largo tiempo. Son sobre todo esculturillas de bulto redondo con forma de animales o personas, realizadas preferiblemente en marfil, hueso o asta.
Los temas se repiten mucho en el arte mueble. Pueden ser un resumen del universo ideológico de aquellas personas. Es bastante habitual encontrar en el arte mueble temas que resultan marginales en el arte rupestre.
Existen bastantes representaciones antropomorfas, más habituales las femeninas que las masculinas. Las representaciones zoomorfas abarcan unas pocas especies. Los signos son constantes, aparecen aislados o asociados a animales, pueden ser tanto signos muy simples como composiciones muy complejas.
Las técnicas empleadas para la decoración de las piezas también son diversas. La pintura se ha empleado sobre todo en la decoración de piedras, pero la técnica del grabado se ha usado en un espectro más amplio de materiales.
En el yacimiento arqueológico de la cueva de Ekain se han encontrado dos magníficos ejemplos de arte rupestre, una plaqueta decorada de arenisca y un contorno recortado de hueso con la forma de un ave.
Un resultado excepcional de la campaña de excavación de 1972 fue una plaqueta de arenisca decorada. Se encontró fracturada en siete partes distintas y muestra las figuras grabadas de una cabra montesa, un ciervo y un caballo. Esta pieza apareció en el nivel VI A del yacimiento. Su cronología se sitúa en el Magdaleniense Superior. Se desconoce cual pudiera ser su objetivo original. Su motivo decorativo son los animales, apareciendo especies que también tienen presencia en el arte rupestre de Ekain, caballo, cabra montés y ciervo.

El segundo hallazgo se realizó durante la campaña de excavación del 2009 y se trata de una pieza realmente especial, es un contorno recortado realizado sobre la costilla de un uro o bisonte. Está trabajado para darle el aspecto de un ave. Mide 66,2 milímetros de largo, 19 milímetros de ancho y 3,4 milímetros de grosor. Presenta toda una serie de marcas grabadas a lo largo del cuerpo, tal vez para definir alas y plumas. Su cronología es de principios del Magdaleniense Medio, tiene una datación de 13.862 ± 129 BP, y es anterior a las figuras rupestres y la plaqueta de arenisca de Ekain.
Los contornos recortados son piezas típicas de los Pirineos, son poco frecuentes en la región cantábrica. Normalmente representan cabezas de caballo o de otros mamíferos, aunque también exista el caso de algún que otro pez, pero el de Ekain es el primer caso en el que aparece una ave. La mayoría de las piezas similares suelen ser trabajadas en el hueso hioides del caballo y suelen presentar agujeros para colgarlos.
La ave de Ekain no cumple ninguna de estas condiciones, ha aparecido en la región cantábrica, ha sido trabajado en la costilla de un gran bóvido e incluso el tema tratado resulta atípico, al mostrar por primera vez una ave, tal vez una anátida.

Arte eramangarria edo higigarria

Arte eramangarri bezala definitzen da giza jatorrizko gutxienez grafia edo errepresentazio bat duen eta gorpuzkera ertaineko pertsona batek garraiatua izan daitekeen objektu oro. Historiaurreko arte adierazpen mota honen euskarriak hezurra, adarra, bolia, hortzak, maskorrak, uharriak, xaflatxoak, harri blokeak edo burdin oxidoak izan ohi dira.
Zaila da hain ezaugarri desberdinetako piezak multzo bakar batean sailkatzea. Sarritan ezinezkoa da artelan horien jatorrizko helburua zein zen jakitea. Askotan arte eramangarria labar arteari data emateko tresna bezala erabili izan da.
Batzuk zalantzarik gabe eguneroko bizitzarako tresnak dira, hala nola hezurrean edo bolian eginiko ehizarako azagaia edo arrantzarako arrankazi apainduak; armen punta edo kirtena eta puntaren bitarteko bezala erabiliriko adarrezko hagaxkak; material desberdinez eginiko bultzagailuak; erabilera desberdinak izan ditzaketen adarrezko makila zulatuak; orratzak; musikarekin lotuta egon daitezkeen hezurrezko txirula edo tutuak; harrizko lanpara apainduak; ukigailu edo konpresoreak; zapalgailuak; paletak; kazoak, metal oxido zati apainduak...
Beste batzuek apaingarri pertsonalak dirudite, adibidez zintzilikarioak, pieza zulatuak; agian botoi moduan erabiliko ziren hezur lauetan eginiko xafla zirkularrak; taldearen bereizgarri ikur izan daitezkeen ingerada ebakiak, Ekainen aurkitu berri denaren antzekoak; musika tresnekin lotu izan diren bramaderak; zulorik gabeko espatula edo leungailuak, eskuturreko edo diadema apaingarriak, bitxien aleak...
Badira izaera erlijiosoa egotzi izan zaien objektuak ere, euren jatorrizko helburua ezezaguna den arren. Askotan alderdi konkretu batzuk leunduta izaten dituzte erabilera luzearen ondorioz. Batez ere animalia eta giza formako bulto borobildun eskultura txikiak izaten dira, gehienbat bolian, hezurrean edo adarrean eginak.
Arte eramangarrian gaiak asko errepikatzen dira, agian euren unibertso ideologikoaren laburpen bat izan daitezke. Arte eramangarriak askotan labar artean bazterrekoak diren gaiak aztertzen ditu.
Antropomorfo edo giza itxurako errepresentazio dezente daude, emakumeenak ugariagoak dira gizonezkoenak baino. Animalien errepresentazioetan espezie gutxi batzuk agertzen dira. Zeinuak berriz, etengabe ikusten dira, bakarrik edo animaliekin lotuta. Zeinu sinpleak edo konplexutasun handiko adierazpenak izan daitezke.
Piezak apaintzeko erabiliriko teknikak ere anitzak dira. Margoa batez ere harrien apainduran erabili izan da; zizelaketaren teknika berriz, material anitzetan.
Ekaingo kobazuloko aztarnategi arkeologikoan Paleolitoko arte eramangarriaren bi adibide bikain aurkitu dira, hareharrizko xafla apaindu bat eta hegazti itxura duen hezurrezko ingerada ebaki bat.
1972ko indusketa kanpainaren emaitza bikaina izan zen hareharrizko xaflatxo apaindu bat. Zazpi zati desberdinetan apurtuta aurkitu zen eta basahuntz baten, orein ar baten eta zaldi baten irudi zizelatuak erakusten ditu. Pieza hau aztarnategiko VI A geruzan aurkitu zen. Bere kronologia Goi Madeleine aldian kokatzen da. Ezezaguna da bere jatorrizko erabilera zein izan zitekeen. Bere apainduraren gaia animaliak dira. Ekaingo labar artean ere presentzia duten espezieak ageri dira bertan, zaldia, basahuntza eta oreina.

Bigarren aurkikuntza 2009ko indusketa kanpainan zehar burutu zen eta benetan pieza berezia da, bisonte edo uro baten saihets hezurrean buruturiko ingerada ebaki bat. Hegazti baten itxura emateko landua dago, 66,2 milimetroko luzera, 19 milimetroko zabalera eta 3,4 milimetroko lodiera ditu. Gorputzean zehar hainbat marra zizelatu dizkiote, seguruenik hegoen eta lumen xehetasunak adierazteko. Bere kronologia Erdi Madeleine aldiaren hasieran kokatu da, 13.862 ± 129 BP data inguruan. Ekaingo labar irudiak eta hareharrizko xaflatxoa baino lehenagokoa da.
Ingerada ebakiak Pirinioetako pieza tipikoak dira, arraroagoak dira Kantauri aldean. Gainera, normalean zaldien edo beste ugaztun batzuen buruak errepresentatzen dira, arrain bakar batzuen kasuak badiren arren. Horrelako pieza gehienak zaldien hioide hezurrean landuak izaten dira eta zintzilikatuta eramateko zuloak izan ohi dituzte. Ekaingoa da hegazti bat aurkitu den lehen adibidea.
Ekaingo hegaztiak ez du baldintza hauetako bat ere betetzen, eskualde kantabriarrean agertu da, bobido handi baten saihets hezurrean landua izan da eta errepresentatzen duen gaia ere atipikoa da, lehen aldiz hegazti bat erakusten duelako, agian anatido bat.

2011/05/14

2011eko Museoen Nazioarteko Eguna Ekainberrin Maiatzaren 22an / Día Internacional de los Museos 2011 en Ekainberri el 22 de Mayo

Maiatzak 18ko 2011eko Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Ekainberrin bisita gidatu bereziak prestatu ditugu, “Museo eta Memoria” aurtengo lema kontutan hartuta.
Ekainberrik Ekain-go kobazuloan bizi zirenen historiak eta memoriak gordetzen ditu. Kobazuloaren barnean dauden margoak, sortu zituztenen memoria gordetzeko balio dute. Arte lan hauek gure ondare kulturalaren parte dira.
Mundu guztiko labar artea bezala, Ekain-go margoak desarger errazak dira eta kontserbazio eta laguntza bereziak behar dituzte. Horren ondorioz sortu zen Ekainberri.
Egun horretan zehar egingo diren bisita gidatu guztiak ezberdinak izango dira, eta bisitaria kontzentziatu nahi da gure arbasoen memoria kontserbatu behar dela, nahiz adierazpena era batekoa edo bestekoa izan.
Maiatzaren 22an bisitatzen gaituzten guztiek sarreran %50eko deskontua izango dute.
Gogorarazi nahi dizuegu baita ere, Ekainberrin bisita guztiak gidatuak direnez, erreserba bat egitea gomendatzen dugula 943868811 telefono zenbakira deituta.
Museoen Nazioarteko Egunean Ekainberrira etortzera animatu nahi zaituztegu, Gizateriaren Ondarea den Ekain kobazuloa ezagutzeko eta gure lurraldean orain dela 13.000 urte bizi izan ziren gizaki haiek hobeto ezagutzeko.
Programa – 2011eko Maiatzak 22:
- %50eko deskontua sarreran
- Erreplikako bisita gidatuak egun guztian zehar
- 12:30tan eta 16:30tan: Historiaurreko Tekniken Erakustaldiak – euskeraz
- 13:00etan eta 17:00etan: Historiaurreko Tekniken Erakustaldia – gazteleraz

Para el Día Internacional de los Museos del 18 de mayo de 2011, en Ekainberri hemos preparado unas visitas adaptadas al tema de este año para este día "Museo y Memoria".
Ekainberri guarda la memoria y cuenta historias de los habitantes de la cueva de Ekain. En la cueva se conservan pinturas fundamentales para la memoria de las comunidades que las crearon y las actuales. Tales obras de arte son la expresión de nuestro patrimonio cultural. Como todo el arte rupestre mundial, las pinturas de Ekain son frágiles y necesitan un cuidado y una conservación especiales. De ahí la creación de Ekainberri.
Las visitas guiadas a lo largo de este día serán diferentes y tratarán de concienciar a nuestros visitantes sobre la importancia de la conservación de la memoria de nuestros antepasados, sea su modo de expresión una u otra.
Además, a lo largo del día, las entradas tendrán un descuento del 50%.
También nos gustaría recordar que dado que todas las visitas a Ekainberri son guiadas, siempre recomendamos hacer una reserva previa llamando al número de teléfono 943868811.
Queremos animaros a venir a Ekainberri el día Internacional de los Museos, a conocer Ekain, Patrimonio de la Humanidad, y a conocer mejor a los habitantes que vivieron en nuestra tierra hace 13.000 años.
Programa – 22 de Mayo de 2011:
- Descuento del 50% en la entrada
- Visitas guiadas a la réplica durante toda la jornada
- A las 12:30h y a las 16:30h: Exhibición de Técnicas Prehistóricas – en euskera
- A las 13:00h y a las 17:00h: Exhibición de Técnicas Prehistóricas – en castellano

2011/04/30

FC Barcelonaren ordezkaritza Ekainberrin / Representación del FC Barcelona en Ekainberri


"Trobada Mundial de Penyas del Fútbol Club Barcelona" ekitaldia Zestoan ospatzen ari dela aprobetxatuz, "Penya Zestoa 1899" zaletu taldearen eta Zestoako Udalaren eskutik, Javier Faus i Santasusana, Barçako presidente orde eta arlo ekonomiko eta estrategikoko arduradunak, Ekainberri bisitatu du. Bertan Goi Paleolitoaren bukaerako labar margoen erreplikak ikusi eta Ekainberriren xehetasun guztiak ezagutu ditu.



Aprovechando la celebración de la "Trobada Mundial de Penyas del Fútbol Club Barcelona" en Zestoa, Javier Faus i Santasusana, vicepresidente y responsable del área económica y estratégica del Barça visitó Ekainberri de la mano de la "Penya Zestoa 1899" y del Ayuntamiento de Zestoa. Aquí vio las réplicas de las pinturas rupestres de finales del Paleolítico Superior y conoció todos los detalles de Ekainberri.

2011/04/15

Arte paleolítico

Se puede considerar como arte cualquier objeto o acto, ideado o creado por el ser humano, para transmitir algo. El arte prehistórico es un documento histórico con cualidad artística. Tiene que ser capaz de comunicar algo de forma visual, además, debe poseer un objetivo simbólico, no puede ser un simple objeto.
Todo esto requiere un complejo proceso intelectual. El arte es un factor comunicativo para la sociedad que lo ha creado.
La creación generalizada de expresiones artísticas corresponde a la especie Homo sapiens-sapiens (que llegó a Europa hace unos 40.000 años). Se duda de la intencionalidad de las marcas existentes en instrumentos atribuidos al Erectus o al Neandertal precedentes.
El Homo sapiens-sapiens trajo consigo sofisticados adornos personales y tecnologías de caza mucho más eficaces. En la fase final de la última glaciación, durante los períodos culturales del Solutrense y el Magdaleniense, se produjo un gran desarrollo de los métodos de obtención y acumulación de alimentos. A medida que disponían de más alimentos, los grupos humanos fueron creciendo y adaptándose a los recursos locales, los yacimientos adquirieron carácter de estacionalidad y las expresiones culturales se regionalizaron.
Las expresiones artísticas de los grupos cazadores y recolectores del Paleolítico se pueden englobar en dos categorías principales: el arte mueble y el arte rupestre.
Se puede considerar como arte mueble cualquier objeto con al menos una grafía o representación de origen humano y que pueda ser transportado por una persona de complexión media. El soporte empleado suele ser hueso, asta, marfil, dientes, conchas, cantos rodados, bloques de piedra u óxidos de hierro.
Existen dudas sobre el posible uso dado a muchas de estas piezas.
Hay objetos ligados a la vida cotidiana, tales como azagayas para la caza, arpones para la pesca, varillas, propulsores, bastones perforados, agujas, flautas o tubos relacionados con la música, lámparas..., siempre adornadas de alguna forma por el ser humano.
Otras piezas parecen adornos personales. Hay por ejemplo colgantes o piezas perforadas, contornos recortados como el recién hallado en Ekain, brazaletes o diademas, cuentas y abalorios de collares...
También hay objetos a los que se les ha atribuido valor religioso. Normalmente son esculturillas de bulto redondo que representan animales o figuras humanas. Su uso es desconocido, pero suelen presentar partes pulidas por el uso durante largos períodos.
El arte rupestre es una de las expresiones más espectaculares del arte paleolítico.
Se encuentra en las partes más oscuras de profundas cuevas, lejos de la parte habitada por los humanos. Su circulación y movimiento es imposible, debe ser el espectador o el artista quién se desplace al lugar donde se encuentran. Es una práctica que requiere gran planificación y organización.
Es un fenómeno muy complejo. Emplea todo tipo de técnicas y temas, y aparece en tres tipos de espacio, cada uno con características diferentes.
La mayoría de los yacimientos de arte rupestre al aire libre se encuentran en la Península Ibérica. Aparecen en rocas o losas trabajadas mediante la técnica del grabado y resulta muy complicado establecer su cronología.
Los abrigos o “santuarios exteriores” se hallan en cuevas bien iluminadas. Predominan el grabado y el bajorrelieve, aunque originalmente algunas figuras también estuvieran pintadas. Es un fenómeno de gran extensión geográfica.
Las mejores expresiones de arte rupestre se encuentran en cuevas o “santuarios profundos”, como en el caso de Ekain. Esta corriente se extiende desde el sur de Andalucía hasta los Urales, aunque la mayor acumulación se encuentra en el sur de Francia y en la Península Ibérica. Se emplean todos los recursos técnicos y muchas veces aparecen en espacios a los que es muy complicado llegar.

Paleolitiko artea

Arte bezala kontsidera daiteke gizakiak zerbait igortzeko pentsatu edo sortutako edozer gauza edo ekintza. Historiaurreko artea dokumentu historiko bat da, arte kualitatea duena, ikusmenez zerbait igorri edo komunikatzeko gai dena. Gainera, ezin da tresna soila izan, helburu sinboliko bat izan behar du.
Guzti honek prozesu intelektual konplexu bat eskatzen du, artea komunikazio faktore bat da sortu duen gizartearentzat.
Arte adierazpen orokortuen sorpena Homo sapiens-sapiens giza espezieari dagokio (Europara duela 40.000 urte inguru iritsi zena). Bere aurretik bizi izandako Erectus eta Neandertal gizakiei egotzitako hainbat tresnek ageri dituzten marken intentzionalitatea zalantzan dago.
Homo sapiens-sapiens gizakiak apaingarri pertsonal sofistikatuak eta ehizarako teknologia askoz eraginkorragoak ekarri zituen berarekin. Azken izoztaroaren bukaeran, Solutre eta Madeleine garai kulturaletan alegia, elikagaiak lortu eta metatzeko moduak asko garatu ziren. Elikagai gehiago eskuragarri zituzten neurrian, giza taldeak ugaritzen eta lekuan lekuko baliabideetara egokitzen joan ziren. Ezarmenduek urtarokotasun izaera hartu zuten eta kultur adierazpenak erregionalizatu egin ziren.
Paleolito garaiko gizatalde ehiztari eta biltzaileen arte adierazpenak bi multzotan bildu daitezke, arte eramangarria edo higigarria batetik eta labar artea bestetik.
Arte eramangarria edo higigarria giza jatorriko, gutxienez grafia edo errepresentazio bat duen, eta gorpuzkera ertaineko pertsona batek garraiatu ahal izateko moduko objektu oro da. Euskarritzat hezurra, adarra, bolia, hortzak, maskorrak, uharriak, xaflatxoak, harri blokeak edo burdin oxidoak izaten dituzte.
Pieza hauetako askoren erabilera posibleari buruz zalantzak daude.
Badira eguneroko bizitzarako tresnak, hala nola ehizarako azagaiak, arrantzarako arrankaziak, hagaxkak, bultzagailuak, zulaturiko makilak, orratzak, musikarekin loturiko txirula edo tutuak, lanparak..., beti ere gizakiak nolabait apainduak.
Beste batzuk apaingarri pertsonalak dirudite, adibidez zintzilikarioak edo pieza zulatuak, Ekainen aurkitu berria dena bezalako ingerada ebakiak, eskuturreko edo diademak, lepokoen ale edo abalorioak...
Badira izaera erlijiosoa egotzi izan zaien objektuak ere. Normalean animalien edo pertsonen irudia erakusten duten eskultura txikiak dira, bere erabilera ezezaguna da, baina alde batzuk erabileragatik leunduak izaten dituzte.
Labar artea Paleolitoko arte adierazpenik bikainenetakoa da. Askotan kobazulo sakonen alderdirik ilunenetan aurkitzen dira, ez taldearen bizilekuan. Bere mugimendu eta zirkulazioa ezinezkoa da, ikusleak edo artistak mugitu behar du artelanak dauden lekura. Antolakuntza eta plangintza handiak behar dituen jarduera da.
Labar artea oso fenomeno konplexua da. Hainbat teknika eta gai adierazten ditu. Batez ere hiru espazio motatan agertzen da, bakoitza bere ezaugarri bereziekin.
Aire libreko labar arte aztarnategi gehienak Iberiar Penintsulan aurkitzen dira. Zizelaketa edo grabatu teknikaz landutako harkaitz edo harlausetan agertzen dira eta oso konplikatua da euren kronologia ezartzea.
Harpeak edo “kanpoko santutegiak” ondo argiztatutako kobazuloetan aurkitzen dira. Beraietan grabatuak eta baxuerliebeak nagusitzen dira, irudi batzuk jatorriz margotuak ere baziren arren. Zabalkunde geografiko handia duen fenomenoa da.
Adierazpenik bikainenak kobazulo edo “santutegi sakonetan” ditugu, Ekaingoak kasu. Fenomeno hau Andaluzia hegoaldetik Ural mendietaraino zabaltzen da, pilaketa handiena Frantzia hegoaldean eta Iberiar Penintsulan aurkitzen den arren. Bertan baliabide tekniko guztiak erabiltzen dira eta askotan iristeko oso zailak diren espazioetan daude.