2012/03/22

Goi Paleolitoa: Homo sapiens-sapiensaren garaia



Goi Paleolitoa izenez ezaguturiko garaia Europan orain dela 35.000 urte inguru hasi zen eta duela 8.500 urte inguru amaitu, Paleolito edo “harri landu zaharraren aroaren” azken fasean aurkitzen gara.
Paleolitoaren barruan ongien ezagutzen den denboraldia eta gehien ikerturikoa da, agian garai honetarako aurkitu diren aztarnen kopurua asko ugaltzen delako eta euren kalitatea asko hobetu. Aro honetan kultur erregionalizazio maila altua ikusten da, litekeena da aztarnen ugaltze horren ondorioz izatea.
Denbora epe oso zabal eta konplexu baten aurrean gaude, kultur erregionalizazio handia duena, garai hau bere osotasunean azaldu ahal izateko hainbat azpimultzo kronologiko eta kultural sortu dira, kasu askotan irizpide desberdinak erabiliz, eta sarritan batak bestearen eremuak zapalduz, sailkapen guztiak erlatiboak direla kontutan hartu behar da.
Sailkapen hauek burutzeko oso garrantzitsuak dira “fosil gidari” izenez ezaguturiko piezak, garai askoren izenak pieza horiek aurkitu diren kobazuloen edo eskualdeen izenetatik datoz. “Fosil gidariak” izate laburra eta kronologia ongi definitua duten objektuak dira, euren testuinguru kultural eta kronologikoa ongi mugatzea ahalbideratzen dutenak. Honelako zenbat eta tresna gehiago izan, orduan eta sailkapen zehatzagoak burutu daitezke.
“Fosil gidariei” jarraituz, zenbait adituk Europako Goi Paleolitoa hiru garai handitan banandu dute, gero garai bakoitzak aldaera kronologikoak edo erregionalak izan ditzake.
Aurignac-Perigord aldiak markatuko du Goi Paleolitoaren hasiera, duela 33.000 urte inguru hasi eta duela 18.000 urte ingurura arte luzatzen da, epealdi luze bat denez, bere mugak eta garapena ezartzeko irizpide desberdinak erabili izan dira, izendapena ere aldatu egiten da autorearen arabera. Garai honetan iristen da Homo sapiens-sapiens edo gizaki modernoa Europara.
Solutre aldiaren hasiera duela 18.000 urte inguru koka daiteke eta duela 15.000 urte ingurura arte luzatzen da, azken izoztaroaren garairik hotzenarekin bat dator eta Europa hegomendebaldean garatzen da.
Aro honetan ehizaren espezializazio bat gertatzen da, agian tresna mota berri eta eraginkorragoek gizakia horretara bultzatu zutelako, tamainu ertaineko espezieak ehizatzen zituen. Arte eramangarriaren eta labar artearen garapen ikusgarri bat ere gertatzen da, azken hau batez ere kanpoko labar santutegietan eta baxuerliebe teknika erabiliz.
Madeleine aldia da Goi Paleolitoaren azken garaia, duela 15.000 urte ingurutik duela 8.500 urte ingurura gauzatu zen. Bertan ehiza nabarmenki espezializatzen da, Ekaingo gizakiak adibidez lehendabizi oreina eta gero basahuntza ehizatzen espezializatu ziren. Hezurrezko eta adarrezko tresneriak aparteko garrantzia hartzen du aro honetan eta hau da labar artearen eta arte eramangarriaren garairik gorena ere.
Gizakiak Ekaingo kobazuloa Goi Paleolito osoan zehar okupatu zuen, baina Madeleine alde honetan burutu zituen bertako labar arte adierazpen ikusgarriak, baita bertan aurkituriko arte eramangarriaren bi ereduak ere, bata zizelaturiko zaldi bat, basahuntz bat eta orein bat erakusten dituen hareharrizko xafla bat, eta bestea hegazti baten itxura duen ingerada ebaki bat, bobido handi baten saihets hezurrean landua.
Baina badira Goi Paleolito osoan zehar irauten duten eta garai osoa definituko duten bi elementu, izoztaroa batetik eta Homo sapiens-sapiens gizakia bestetik.
Goi Paleolitoa bete-betean azken izoztaroan garatzen da, Pleistozeno garai geologikoaren barruan, klima oso hotzeko garai bat izan zen, epelaldiak ere izan ziren arren. Gizakiek bizimodua oso ingurune konplexu batean burutzen zuten, tenperaturak oso hotzak ziren, poloetako izotza oso zabalduta zegoen eta itsas maila baxuagoa zen, ekuatore inguruan lehorte handiak eta uholde handiak txandakatzen ziren, oso baso gutxiko paisaiak zituzten, klima hotzera egokituriko fauna bizi zen...
Muturreko baldintza hauetan aurrera egin zuen giza espeziea Homo sapiens-sapiens edo gizaki modernoa izan zen. Garai honetan Homo generoko gainontzeko espezieak galdu egin ziren bitartean, Homo sapiens-sapiensak hazkunde demografiko ikusgarria bizi izan zuen eta ia planeta osoa kolonizatu.Gizaki hauek euren bizimodua ehizatik, arrantzatik eta fruitu bilketatik lortzen zuten, horrek baliabideen bila mugitzea eskatzen zuen, beraz, giza talde hauen izakera ibiltaria eta ehiza, arrantza eta bilketan oinarritutako ekonomia bat izatea ere Goi Paleolitoa definitzeko balio dezaketen faktoreak izan daitezke, baina ezaugarri hauek Paleolito aro osoan mantentzen dira, ez dira Goi Paleolitora mugatzen.

2012/03/20

Martxoak 22: Uraren Nazioarteko Eguna / 22 de marzo: Día Internacional del Agua

Martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna ospatzen da, gizateria osoa ur gezak gizakion bizitzan duen garrantziari buruz sentsibilizatzeko helburuarekin. 1993ko abenduaren 22an, Nazio Batuen Erakundearen Batzar Orokorrak martxoaren 22an Uraren Nazioarteko Eguna izendatzea erabaki zuen, Ingurumena eta Garapenari Buruzko Nazio Batuen Konferentziaren ekimenez.
Egun honen helburua ur gezak gizakion bizitzan betetzen duen ezinbesteko paperari buruzko sentsibilizazioa lortzea da, horretarako urtero lelo bat hautatu eta gai hori jorratzen da burutzen diren hainbat ekitaldietan. 2012rako gaia “Ura eta elikadura segurtasuna” da, ur edangarria elikadura osasungarri baten oinarrian kokatuz.
Ura oso baliabide mugatua da, are gehiago ur geza eta edangarria, horregatik da garrantzitsua uraren jatorriak zaindu eta baldintza onetan mantentzea, baita elementu horrekiko sentsibilitatea eta errespetua gure eguneroko bizitzan barneratzea ere.
Ura ez da ordea biziaren jatorria eta bizitzarako ezinbesteko elementua bakarrik, gizakiok urik gabe ezin garela bizi aski jakina da gu guztiontzat, badakigu eguneroko bizitzan ere urak ezinbesteko eta etengabeko presentzia duela. Baina askotan ez gara konturatzen egunero ura zenbat gauza desberdinetarako erabiltzen dugun eta inguratzen gaituzten zenbat gauzetan eta ekintzetan hartzen duen parte urak.
Kobazuloak urak milioika urtetan zehar buruturiko lan isilaren emaitza dira, urak gure mendiak osatzen dituen kaltzio karbonatoa higatu eta disolbatu du, lurpean mundu liluragarri bat sortuz. Urak eta kareharriak, grabitatearen eta kobazuloetako aire korronteen laguntzaz, estalaktitak, estalagmitak, koladak, banderak, makarroiak eta beste hainbat egitura geologiko sinestezin sortu dituzte, baita Lurraren errai sakonenetaraino iristen diren zulo beldurgarriak ere.
Euskal Herrian ohikoak dira haitzuloak eta leizeak, gure inguruko mendi gehienak kareharrizkoak dira, bestalde, ur korronte azkarreko ibai eta errekak ere ugariak dira, uraren etengabeko jardunak gure lurpean kilometrotako ibilbideak zulatu ditu.
Ura bezalako gauza xume bat da beraz Ekaingo kobazuloaren jatorria ere, uraren lanari esker, Goi Paleolitoko gizakiek izoztarotik babesteko leku aproposa aurkitu zuten Ekainen, baita euren mundu izpiritualarekin harremanetan jartzeko txoko bat ere, behar sinboliko horren emaitza litzateke Ekaingo kobazuloko labar arte multzoa.
Gainera, Ekaingo kobazuloa testuinguru konkretu batean kokatu behar da, Sastarrain errekak osatu duen haran estuan, erreka honek Urola ibaira isurtzen ditu Ekaingo haitzulotik 1 kilometro ingurutara.
Uraren indarrak mendiak higatzen ditu eta kobazuloak eta haranak sortu, ura da Lurreko bizitzaren oinarria ere, eta gizakiek betidanik erabili izan dute ura beraien beharrak asetzeko.
Uretatik edaria eta janaria lortzen ditugu, urak sortutako espazioetan bizi izan gara denbora luzez, uraren indarra erabili dugu lehengaiak eraldatu eta produktuak lortzeko, gure olak eta errotak uraren indarrez mugitzen dira, uraren indarra erabiliz garraiatu ditugu produktu horiek, aisialdirako elementu paregabea bihurtu da ura, Ekainberrin ere bisitaren ezinbesteko elementua da berau.
Sastarrain haranean, Ekaingo kobazuloa eta Ekainberriko erreplika kokaturik dauden bailaran, urak giza historian izan duen ibilbidearen aro desberdinak modu paregabean ikusi daitezke. Erreka ondoko paisaia ikusgarrian zehar iristen gara Ekainberrira eta Ekaina, bidean gizakiak uraren indarra aprobetxatzeko buruturiko eraikin desberdinak ikusi daitezke, besteak beste zubiak, iturriak, burdinolak, errotak, urtegiak...
Urik gabe ez ginelako hemen izango, ura delako gu guztion, Ekaingo haitzuloaren eta Ekainberriren jatorria, Ekainberri ere Uraren Nazioarteko Egunaren ospakizunera batzen da. Gure bisitari eta adiskide guztiok ere edozein motatako ur baliabideak zaindu eta zentzuz erabiltzera gonbidatu nahi zaituztegu.












El 22 de marzo se celebra el Día Internacional del Agua, su objetivo es la sensibilización respecto a la importancia del agua dulce en la vida de los humanos. Fue en 1992 cuando la Asamblea General de la Organización de las Naciones Unidas, impulsada por la Conferencia de las Naciones Unidas para el Medio Ambiente y el Desarrollo, proclamó el 22 de marzo como el Día Internacional del Agua.
El objetivo de este día es conseguir la sensibilización de las personas respecto al papel imprescindible que juega el agua en nuestra vida, para ello, todos los años se escoge un lema y se trabaja ese motivo en las actividades que se realizan. El lema para el 2012 es “Agua y seguridad alimentaria”, convirtiendo el agua en la base de una alimentación sana.
El agua es un recurso muy limitado, más aún el agua dulce o potable, por eso es importante cuidar y mantener en buenas condiciones las fuentes de agua, así como integrar en nuestra vida cotidiana la sensibilidad y el respeto hacia ese elemento.
Pero el agua no es sólo la fuente de la vida y un elemento imprescindible para la misma, es sabido por todos que el agua tiene una presencia insustituible en nuestra vida. Sin embargo, muchas veces no nos damos cuenta de para cuantas cosas distintas utilizamos el agua todos los días y en cuantas de las cosas que nos rodean participa el agua.
Las cuevas son fruto del trabajo silencioso del agua durante millones de años, el agua ha erosionado y disuelto el carbonato cálcico que forma nuestros montes, creando un mundo fascinante en el subsuelo. El agua y la piedra caliza, con ayuda de la gravedad y las corrientes de aire de las cuevas, han creado estalactitas, estalagmitas, coladas, banderas, macarrones y otras tantas estructuras geológicas increíbles, así como terroríficos agujeros que llegan hasta las entrañas de la Tierra.
En el País Vasco son comunes las cuevas y simas, la mayoría de los montes de nuestro entorno son de piedra caliza, además, abundan los ríos y las regatas de corriente rápida, el constante trabajo del agua ha perforado kilómetros de recorrido en nuestro subsuelo.
Por lo tanto, el origen de la cueva de Ekain también es un elemento tan cotidiano como el agua, gracias a la labor del agua, los humanos del Paleolítico encontraron en Ekain un lugar propicio para protegerse de la glaciación, también un rincón en el que ponerse en contacto con su mundo espiritual, el conjunto de arte rupestre de la cueva de Ekain sería fruto de esa necesidad simbólica.
Además, hay que situar la cueva de Ekain en un contexto determinado, en el estrecho valle formado por la regata de Sastarrain, este riachuelo vierte sus aguas al río Urola a cerca de 1 kilómetro de la cueva de Ekain.
La fuerza del agua erosiona las montañas y forma cuevas y valles, el agua es también la base de la vida en la Tierra, y las personas han utilizado desde siempre el agua para satisfacer sus necesidades.
Obtenemos bebida y comida del agua, hemos vivido durante mucho tiempo en espacios creados por el agua, hemos utilizado la fuerza del agua para transformar materias primas y obtener productos, nuestras ferrerías y molinos se mueven con la fuerza del agua, transportamos esos productos obtenidos utilizando el agua, el agua se ha convertido en un elemento incomparable para el ocio, es también un elemento imprescindible de la visita a Ekainberri.
En el valle de Sastarrain, donde se sitúan la cueva de Ekain y Ekainberri, se pueden ver de forma incomparable las diferentes fases del uso del agua en la historia humana. Llegamos a Ekainberri y a Ekain a través de un hermoso paisaje pegado a un riachuelo, por el camino se pueden ver los diferentes elementos construidos por los humanos para aprovechar la fuerza del agua, entre otros puentes, fuentes, ferrerías, molinos, presas…
Por qué no estaríamos aquí sí no fuera por el agua, por qué el agua es el origen de todos nosotros, de la cueva de Ekain y de Ekainberri, Ekainberri también se suma a la celebración del Día Internacional del Agua. Queremos invitar a todos nuestros visitantes y amigos a cuidar y a utilizar racionalmente cualquier tipo recurso hídrico.

2012/02/29

Basquetourren eskutik bisitariak Ekainberrin / Visitantes de la mano de Basquetour en Ekainberri

Gaur arratsaldean turismo teknikariak izan ditugu Ekainberrin bisitan. Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak antolaturik, Zestoako Bainuetxean ospatzen ari den Euskadiko Turismoguneen Batzarreako partehartzaileak hurbildu zaizkigu Ekainberriko erreplika eta bertako tailer eskaintza ezagutzera.







Esta tarde hemos recibido la bisita de técnicos de turismo en Ekainberri, que se han acercado para conocer la réplica de Ekainberri y su oferta de talleres. Son los participantes en el primer Comité de Puntos Turísticos de Euskadi, organizado por Basquetour, la Agencia Vasca de Turismo, que se celebra entre hoy y mañana en el Balneario de Zestoa.

Kobazuloen III. Eguna Ekainberrin

2010 urtean Euskal Herriko kobazulo turistiko desberdinak Mugarik Gabeko Lurpea izeneko elkarte batean bildu ziren, elkarte honen helburua zenbaitek “Seigarren Kontinentea” deitzen diona ezagutzera ematea da, gure lurpeak eskaintzen dituen altxor naturalak eta kulturalak jendearen eskura jarriz.
Honakoak dira Mugarik Gabeko Lurpea osatzen duten kobazuloak: Zugarramurdiko Sorginen Leizea, Urdaxeko kobazuloa Urdaxen, Sarako leizea Saran, Karrantzako Pozalagua eta Kobenkoba, Lekunberriko Mendukilo, Oñatiko Arrikrutz eta Zestoako Ekainberri.
Martxoko lehen igandean, aurten martxoaren 4an, Mugarik Gabeko Lurpea elkarteko kide diren zortzi kobazulo turistikoek beraien indarrak elkartzen dituzte eta Kobazuloen Egunaren III. edizioa ospatzeko hainbat ekintza antolatu.
Egun horretan Ekainberriko sarrerek %50eko deskontua izango dute, sarrera horrekin Ekaingo kobazuloan gizakiak duela 13.000 edo 14.000 urte buruturiko artelan txundigarrien erreplika zehatzak ikusi daitezke eta bertako erakusketa gelan Euskal Herriko labar artea ikertu.
Horretaz gain, tailer berezi baten bidez historiaurreko gizakien bizimoduan barneratzeko aukera izango du bisitariak, Paleolitoko biztanle haiek bezala, bizirik irauteko lehengaiak eta ezinbesteko elementuak lortzen ahalegintzeko aukera izango du.
Eguna oraindik gehiago borobiltzeko, martxoaren 4 Mugarik Gabeko Lurpea elkarteko zortzi kobazuloetako bat bisitatzen duen orok sari zoragarri baten zozketan parte hartzeko aukera ere izango du.

Euskal Herrian kobazulo ugari daude, gure ingurune karstikoak horretarako ezaugarri aproposak eskaintzen dizkio gure lurpeari. Milioka urte abian daramatzan prozesu batetan zehar, urak gure oinen azpian dugun kareharria, kaltzio karbonatoa, higatu, urtu eta berarekin egitura sinestezinak eraiki ditu, lurpean benetako espazio magikoak sortuz.
Kobazuloak aberastasun geologiko eta biologiko handiko eremuak dira, urak kareharria higatuz eta disolbatuz milioika urtetan buruturiko lan isil eta etengabearen emaitza zoragarria, estalaktitak, estalagmitak, koladak, makarroiak, banderak... uraren kapritxoen emaitza liluragarriak dira, lurraren bihotzean eguzkiaren argitatik ezkutatuak.
Horrez gain, kobazuloak gizakiarentzat hasiera-hasieratik oso leku bereziak izan dira, beraientzat babeslekuak ziren lurrazpiko zulo haiek, baina baita misterioz eta sinbologiaz beteriko lekuak ere. Gaur egun ere erakarmen gaitasun hori mantentzen du lurpeko munduak, gizakia bere jatorrietara itzultzen da kobazuloetan, espazio hauek bere emozioak azaleratzen dituzte. Erakarpen indar horren lekuko dira urtero kobazulo turistikoek mundu osoan zehar jasotzen dituzten milioka bisitariak.
Kobazuloek naturaren eta artearen arteko harremana ere ezartzen dute, gizakien lehen arte adierazpenak kobazuloen alderdi ilun eta sakonenetan agertzen dira, gizakiak leizeetako lehoiei, leizeetako hartzei eta beste hainbat piztia beldurgarriri aurre eginez burutu zituen artelan horiek.


Animatu eta ezagutu Seigarren Kontinentea!!!

III Día de las Cuevas en Ekainberri

En el año 2010, distintas cuevas turísticas del País Vasco se reunieron en una asociación denominada Subsuelo Sin Fronteras, el objetivo de la asociación es dar a conocer lo que algunos denominan el “Sexto Continente”, poniendo a disposición de la gente los tesoros naturales y culturales que ofrece nuestro subsuelo.
Las cuevas que forman Subsuelo Sin Fronteras son las siguientes: la Cueva de las Brujas de Zugarramurdi, la gruta de Urdax en Urdazubi, la cueva de Sara en Sara, las de Pozalagua y Kobenkoba en Karrantza, Mendukilo en Lekunberri, Arrikrutz en Oñati y Ekainberri en Zestoa.
El primer domingo de marzo, este año el día 4, las ocho cuevas turísticas que forman parte del colectivo Subsuelo Sin Fronteras unen sus fuerzas y organizan diversos actos para celebrar la III edición del Día de las Cuevas.
Ese día las entradas de Ekainberri tendrán un descuento del 50%, con esa entrada se podrán ver las réplicas exactas de las maravillosas obras de arte realizadas por los seres humanos de hace 13.000 o 14.000 años e investigar sobre el arte rupestre del País Vasco en la sala de exposiciones.
Además, el visitante tendrá la oportunidad de adentrarse en la forma de vida de los habitantes de la prehistoria, tendrá la ocasión de intentar conseguir materias primas y elementos imprescindibles para la supervivencia.
Para redondear aún más el día, todos los visitantes de las ocho cuevas de la asociación Subsuelo Sin Fronteras durante el 4 de marzo tendrán también la opción de participar en el sorteo de un magnífico premio.

El País Vasco es abundante en cuevas, nuestro medio cárstico ofrece características adecuadas para ello a nuestro subsuelo. En un proceso que lleva en marcha millones de años, el agua erosiona, disuelve y construye formas increíbles con la piedra caliza, el carbonato cálcico, creando auténticos espacios mágicos bajo tierra.
Las cuevas son un espacio de gran riqueza geológica y biológica, el maravilloso resultado del silencioso trabajo realizado por el agua erosionando y disolviendo la piedra caliza durante millones de años, estalactitas, estalagmitas, coladas, macarrones, banderas... son asombrosos frutos del capricho del agua, escondidos de las luz del sol en el corazón de la tierra.
Además, las cuevas desde siempre han sido lugares muy especiales para las personas, aquellos agujeros en la tierra eran refugios para ellos, pero también lugares repletos de misterio y simbología. Hoy en día el mundo subterráneo sigue manteniendo esa capacidad de atracción, las personas vuelven a sus orígenes en las cuevas, estos espacios hacen aflorar sus emociones. Testigos de ese poder de atracción son los millones de visitantes que reciben las cuevas turísticas de todo el mundo.
Las cuevas también establecen una relación entre la naturaleza y el arte, las primeras manifestaciones artísticas de los humanos aparecen en las partes más profundas de las cuevas, realizaron esas obras de arte haciendo frente a osos cavernarios, leones de las cavernas y demás espantosas fieras.


¡¡¡Anímense a conocer el Sexto Continente!!!

2012/02/23

Paleolito garaia

Paleolitoa edo “harri landu zaharraren aroa” gizakiak Lurrean izandako aldirik zaharrena eta luzeena da. Izen hori eman zitzaion garai honetako gizakiak tresnak egiteko gehien erabilitako lehengaia harri landua edo tailatua delako, batez ere garairik zaharrenetan. Milaka urtetan zehar, giza jatorriko tresna gehienak harri landuzkoak izaten ziren, nahiz eta beste lehengai mota batzuk ere erabiltzen zituzten, hala nola hezurra, adarra, landare zuntzak, larruak…
Kronologiari dagokionean oso garai luzea da Paleolitoa, eta oso anitza giza taldeen baldintza eta ezaugarrietan, baita geografiari eta kulturari dagokionez ere, horregatik, bere barnean sailkapen ugari burutu izan dira zehaztasun bila, baina beti kontutan hartu behar da sailkapen hauek eskualde mailakoak izan behar dutela, ezin da mailakatze orokor bat burutu.
Bada Paleolito garaiko gizarte guztiek elkarbanatzen duten faktore bat ordea, gizaki ehiztari, arrantzale eta biltzaileak dira, ez dute elikagaien ekoizpenean oinarrituriko ekonomia sistemarik ezagutzen, eta orokorrean baliabide horien bila leku batetik bestera mugitzen dira.
Paleolitoaren hasierako gizakiak oportunistak izango ziren elikagaiak lortzeko orduan, eskura zegoenaz baliatuko ziren, gehienbat biltzaileak eta askotan sarraskijaleak izango ziren, baina denborarekin, ehiza teknikak eta estrategiak hobetzen zihoazen neurrian, kasu askotan ehiztari talde oso espezializatuak izatera pasa ziren.
Sailkapen klasikoak Paleolitoaren barruan hiru fase nagusi bereizten ditu, Behe Paleolitoa, Erdi Paleolitoa eta Goi Paleolitoa, aro horietako bakoitzaren barruan hainbat azpisailkapen burutu dira, hauek gero eta argiagoak eta zehatzagoak bihurtzen dira garai berrienetara hurbildu ahala, arkeologiak erabili ditzakeen aztarnen kopurua eta kalitatea asko hobetzen delako.
Behe Paleolitoa gizakia Lurrean agertzen den momentuan hasten da eta Paleolitoko arorik luzeena da, baina bere kronologia eta ezaugarriak kontinentea eta eskualdearen arabera ezarri behar dira. Europako Behe Paleolitoa Homo erectus gizakiaren presentziarekin lotzen da, duela 200.000 eta 100.000 urte artean bukatu zen. Giza espezie honek bere beharrak asetzeko tresnak sortzen ditu, batez ere harri landuzkoak.
Erdi Paleolitoa aurreko aldia baino laburragoa da, Europan Homo sapiens neanderthalis edo neandertal gizakiaren aldia da eta Musteriar garaiko tresna industriarekin lotzen da. Bere hasiera duela 200.000 edo 100.000 urte inguru kokatu daiteke eskualdearen arabera, eta duela 40.000 edo 35.000 urte ingurura arte luzatzen da. Garai honetan aurkitzen dira gizakiaren lehen adierazpen erritual edo sinbolikoen aztarnak, adibidez erritual konplexuz buruturiko hildakoen lurperatzeak.
Goi Paleolitoa da arkeologiak gehien eta ongien dokumentatu ahal izan duen aroa, Europan bere hasiera duela 40.000 edo 35.000 urte inguru koka daiteke eta Ekialdetik Mendebaldera bidaiatzen duen korronte bat da. Homo sapiens sapiens edo gizaki modernoaren garaian gaude, Goi Paleolitoaren ondoren bizirik dirauen Homo generoko espezie bakarra da. Goi Paleolitoan zehar sinbolismo eta arte adierazpen maila bikainak lortu zituen giza espezie honek, horren isla paregabea Ekaingo kobazulokoa bezalako labar artean edo arte eramangarrian aurkitzen da.
Duela 10.000 urte inguru ematen da amaitutzat Goi Paleolitoa, bere barnean azpisailkapen eta azpimultzo kronologiko eta geografiko ugari egin izan dira, kultur erregionalizazio handia erakusten duen aro bat da, agian garai honetarako aztarna arkeologikoen eta ikerketen kopurua ere ugaldu egiten delako.
Bere bukaera azken izoztaro handiaren amaierarekin bat dator (Würm III izoztaroa), momentu horretarako, gizakiak jadanik ia planeta osoa kolonizaturik zuen, Homo sapiens sapiens gizakia hazkunde demografiko handia bizitzen ari zen.
Harri landu zaharraren garaia, Paleolitoa, ez zen egun batetik bestera amaitu, duela 10.000 urte inguru Epipaleolito edo Mesolito izenez ezagutzen den trantsizio garai bat hasi zen.
Hainbat faktore desberdinek bultzaturik (klima aldaketa, hazkunde demografikoa, kultur aldaketak…), giza taldeek poliki-poliki Paleolitoko ekonomia ehiztari, arrantzale eta biltzailetik Neolito (harri berri lehunduaren aroa) garaiko ekonomia ekoizlerako urratsak eman zituzten, horrek berarekin ekarri zituen ondorio guztiak ehundaka urtetan zehar emandako urratsetan finkatzen joan ziren.

Período Paleolítico

El Paleolítico o la “época de la piedra tallada antigua” es el período más antiguo y largo vivido por el ser humano en la Tierra. Se le dio ese nombre porque la principal materia prima utilizada por los seres humanos para producir herramientas es la piedra tallada, sobre todo en las épocas más antiguas. Durante miles de años, la mayoría de los instrumentos de origen humano eran de piedra tallada, aunque también utilizaran otro tipo de materias primas, tales como hueso, asta, fibras vegetales, pieles...
El Paleolítico es un período cronológicamente muy extenso, y muy diverso en cuanto a las condiciones y características de los grupos humanos, así como en lo geográfico y cultural. Por ese motivo, se han realizado diversas clasificaciones internas para intentar concretar elementos, pero siempre hay que tener en cuenta que estas clasificaciones deben ser regionales, no se puede establecer una periodificación general.
Aún así, existe un elemento que comparten todas las sociedades paleolíticas, es que son humanos cazadores, pescadores y recolectores, no practican un sistema económico basado en la producción de alimentos, y en general, se mueven de un lado a otro en busca de esos recursos.
A principios del Paleolítico, la búsqueda de alimento sería oportunista, se aprovecharían de lo que hubiera a mano, los humanos serían sobre todo recolectores y carroñeros en muchas ocasiones, pero con el tiempo se produciría una mejora en las técnicas y estrategias de caza, pasando a ser en muchas ocasiones grupos de cazadores muy especializados.
La clasificación clásica distingue tres fases principales dentro del Paleolítico, el Inferior, el Medio y el Superior, se han realizado varias subdivisiones en cada período, éstas resultan cada vez más claras y exactas según nos vamos acercando a períodos más recientes, puesto que mejoran notablemente la cantidad y la calidad de los restos que la arqueología puede emplear.
El Paleolítico Inferior comienza con la aparición de los humanos en la Tierra y es el período más largo del Paleolítico, hay que establecer su cronología y características según el continente y la región. El Paleolítico Inferior europeo se asocia a la presencia del Homo erectus, finalizó entre hace 200.000 y hace 100.000 años. Esta especie humana crea herramientas para satisfacer sus necesidades, sobre todo en piedra tallada.
El Paleolítico Medio es un período más breve que el anterior, en Europa es la época del Homo sapiens neanderthalis o el neandertal y se asocia a herramientas del complejo industrial Musteriense. Dependiendo de la región, su inicio se puede situar hace 200.000-100.000 años y se prolonga hasta hace 40.000-35.000 años según la zona. Es en esta época cuando se encuentran los primeros vestigios de expresiones simbólicas o rituales, por ejemplo enterramientos realizados con rituales complejos.
El Paleolítico Superior es el período más y mejor documentado por la arqueología, su inicio en Europa se puede situar hace 40.000-35.000 años y es una corriente que entra desde el Este al Oeste. Es la época del Homo sapiens sapiens o humano moderno, la única especie del género Homo que sobrevive tras el Paleolítico Superior. Esta especie alcanzó niveles altísimos de simbolismo y expresiones artísticas durante el Paleolítico Superior, una muestra magnífica son el arte rupestre o el mobiliar como los de la cueva de Ekain.
Este período se da por finalizado hace unos 10.000 años, en su interior se han realizado numerosas subdivisiones y subgrupos cronológicos y geográficos, es una época con gran regionalización cultural, tal vez porque para este tiempo aumenta el número de los restos y de las investigaciones arqueológicas.
Su final coincide con el fin de la última gran glaciación (glaciación Würm III), para ese momento, el se humano ya había colonizado prácticamente todo el planeta, el Homo sapiens sapiens estaba experimentando un gran crecimiento demográfico.
La época de la piedra tallada antigua, el Paleolítico, no acabó de un día para otro, hace unos 10.000 años comenzó una etapa de transición conocida como Epipaleolítico o Mesolítico.
Impulsados por diversos factores diferentes (cambio climático, crecimiento demográfico, cambios culturales...), poco a poco los grupos humanos fueron dando los pasos desde una economía cazadora, pescadora y recolectora del Paleolítico a la economía productora del Neolítico (época de la piedra nueva pulida), todas las consecuencias que trajeron esos cambios fueron asentándose a través de los pasos dados durante cientos de años.