2009/06/23

EKAINEK 40 URTE / EKAIN CUMPLE 40 AÑOS

Duela 40 urte, ekainaren 8an, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal azpeitiarrek aurkitu zuten Ekaingo kobazuloa. Inguruko baserritarrek eta biztanleek bazuten haiztuloaren berri, baina sarrera soilik ezagutzen zuten, ez zuten inoiz barrukalderaino sartzeko aukerarik izan. Andoni eta Rafael izan ziren jauzitako harriak baztertuz kobazulo ilunean sartu eta Ekaingo zaldi eta bisonteak ikusi zituzten lehenengoak, 1969. urtea zen.


2009ko ekainaren 8an Ekain Fundazioak labar pinturen aurkikuntzaren urteurrena ospatu nahi izan du. Asmo horrekin ekitaldi txiki bat burutu eta mugarri bat jarri zuten haitzulo inguruan. Pilar Azurmendi Ekain Fundazioko idazkaria, Alazne Olaizola Zestoako alkatea, Jesus Mari Agirrezabala Debako alkatea, Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko idazkari nagusia, Juanjo Aranburu Ekainberri kudeatzen duen Arazi-Aranzadi UTEko gerentea eta Mikel Asensio Madrileko Unibertsitate Konplutenseko ikertzailea izan ziren bertan.


El 8 de junio de hace 40 años, los azpeitirras Andoni Albizuri y Rafael Rezabal encontraron la Cueva de Ekain. Los baserritarras y habitantes de los alrededores sabían de la existencia de la cueva, pero únicamente conocían la entrada, ya que nunca habían podido adentrarse en las profundidades de la misma. Andoni y Rafael fueron los primeros en apartar las piedras procedentes del derrumbe y contemplar en la oscura cueva los caballos y bisontes prehistoricos. Corría el año 1969.

El 8 de junio de 2009 la Fundación Ekain ha querido conmemorar este aniversaro. Con este objetivo se celebró un pequeño acto en la zona de la entrada de la cueva en la que se instaló una placa. Al acto asistieron Pilar Azurmendi, secretaria de la Fundación Ekain, Alazne Olaizola alcaldesa de Zestoa, Jesus Mari Agirrezabala alcalde de Deba, Juantxo Agirre Mauleon secretario general de Aranzadi, Juanjo Aranburu gerente de la UTE Arazi-Aranzadi que gestiona Ekainberri y Mikel Asensio investigador de la Universidad Complutense de Madrid.

2009/05/14

Nazioarteko Museoen Eguna / Día Internacional de los Museos


2009ko Nazioarteko Museoen Eguna ospatzeko, Ekainberrin inauguratu zenetik ikastetxeekin egin diren tailerrak familia eta bisitari orori irekiko zaizkie. Orain arteko izandako arrakasta eta esperientzia onak, Ekain bisitatzera datozen guztiei doan zabalduko dizkiegu Ekainberri ezagutu eta historiaurreko hainbat ekintza ezagutu ditzaten. Tailerrak maiatzak 16 eta 17an izango dira eta hiru izango dira:
- “Ekain Eskura”: Ekain margotu zutenen margotzeko teknikak eta erramintak ezagutu eta erabili ahal izango ditu bisitariak.
- “Ekaingo Giza Taldea”: Biziraupenerako beharrezkoa zen sua egiteko, Ekaingo gizakiak harri berezi eta teknika desberdinak erabiltzen zituzten, guzti hauek ezagutzeko aukera izango da tailer honetan.
- “Ehiza Egun Bat”: Geziak, azagaiak, lantzak... erabiltzen zituzten Ekaingo gizakiek ehizatzeko. Erakustaldi honetan nola erabiltzen diren ikusi ahal izango da.

“Ekain Eskura” eta “Ekaingo Giza Taldea” tailerretan parte hartzeko Ekainberriko sarrerarekin batera izena eman behar da kopurua mugatua baita. “Ehiza Egun Bat” tailerra, ordea, irekia izango da (eguraldi txarragatik tailer hau bertan behera gelditu daiteke).

Programazioa:
Maiatzak 16:
- “Ekain Eskura”: gazteleraz – 11:00etan
- “Ekaingo Giza Taldea”: euskeraz – 15:00etan
- “Ehiza Egun Bat”: gazteleraz – 18:00etan
Maiatzak 17:
- “Ekain Eskura”: euskeraz – 11:00etan
- “Ekaingo Giza Taldea”: gazteleraz – 15:00etan
- “Ehiza Egun Bat”: euskeraz – 18:00etan




Para unirse a la celebración por el Día Internacional de los Museos 2009, los talleres que se han hecho con los colegios desde que se inauguró Ekainberri se van a extender a familias y visitantes. Por el éxito y las buenas experiencias obtenidas hasta el momento, ofertaremos los talleres gratuitamente a todo aquel que se acerque a Ekainberri para que conozcan Ekainberri y diferentes actividades prehistóricas. Los talleres se celebrarán el 16 y el 17 de mayo y serán tres:
- “Ekain en tus manos”: el visitante podrá conocer y utilizar las herramientas que utilizaron para pintar los que decoraron Ekain.
- “El grupo humano de Ekain”: En este taller se podrán conocer las piedras especiales y las diferentes técnicas que utilizaban los habitantes de Ekain para hacer fuego, imprescindible para su supervivencia.
- “Un día de caza”: Los habitantes de Ekain utilizaban flechas, azagayas, lanzas... para cazar. En esta exhibición se podrá ver cómo se utilizan estas herramientas.

Para participar en los talleres “Ekain en tus manos” y “El grupo humano de Ekain” hay que apuntarse junto con la entrada a Ekainberri ya que hay aforo limitado. El taller “Un día de caza”, en cambio, va a ser abierto (podría suspenderse por mal tiempo).

Programación:
16 de mayo:
- “Ekain en tus manos”: castellano – 11:00h
- “El grupo humano de Ekain”: euskera – 15:00h
- “Un día de caza”: castellano – 18:00h
17 de mayo:
- “Ekain en tus manos”: euskera – 11:00h
- “El grupo humano de Ekain”: castellano – 15:00h
- “Un día de caza”: euskera: 18:00h

2009/04/16

Bisita gidatuak Zestoan/ Visitas guiadas en Zestoa


Zestoako udalak, Ekainberriren laguntzaz, bi bisita gidatu desberdin antolatu ditu "Zestoa. Bainu herria" eta "Zestoa. Herri historiakoa" apirilak 17 eta 18rako hurrenez hurren. Bisitak goizeko 11:00tan hasiko dira eta doakoak badira ere, plazak mugatuak direnez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Horretarako edota informazioa zabaltzeko, jar zaitez Ekainberriko Informazio Bulegoarekin harremanetan, portale kalea 9 Zestoa, 943868811 telefonoan edota info@ekainberri.com .

ANIMA ZAITEZ! ZURE ZAI GAITUZU!


El Ayuntamiento de Zestoa, con la colaboración de Ekainberri, ha organizado dos visitas guiadas para el 17 y 18 de abril, "Zestoa. Villa balneario" y "Zestoa. Villa histórica" respectivamente. Ambas visitas comenzarán a las 11:00 de la mañana y serán gratuitas. Siendo las plazas limitadas es indispensable hacer la reserva en la Oficina de Información de Ekainberri, situada en la calle Portale 9 Zestoa, en el teléfono 943868811 o en info@ekainberri.com.


¡ANÍMATE! ¡TE ESTAMOS ESPERANDO!

2009/03/25

Zestoarrei zuzenduriko ate ireki jardunaldiak/Jornadas de puertas abiertas para zestoarras


Apiriak 4 eta 5 ean zestoarrei zuzendutako ate ireki jardunaldiak ospatuko ditugu Ekainberrin, sarrera doakoa izango delarik zestoarrentzat. Komenigarria da aurrez txanda erreserbatzea, horretarako Zestoako Informazio bulegotik pasa zaitezke (Portale kalea, 9), eskaera emailez luzatu: info@ekainberri.com edota telefonoz: 943868811.

Kontuan har ezazue beharrezkoa dela zestoarra izatea gonbidapena jasotzeko eskubidea izateko. Horretarako ezin bestekoa izango da hau ziurtatuko duen dokumentazioa aurkeztea (N.A.N., E.N.A. edo parekoa).

ANIMA ZAITEZ EKAINBERRI EZAGUTZERA! GURE GIZATERIAREN ONDAREA!


Los días 4 y 5 de abril, celebramos dos jornadas de puertas abiertas dirigidas a todos los zestoarras, siendo la entrada gratuita. Se recomienda a los interesados realizar una reserva previa, bien pasando por la oficina de Información situada en Zestoa (Calle Portale, 9), bien por email: info@ekainberri.com o bien por teléfono: 943868811.

Tomad en cuenta que para recibir la invitación es indispensable ser zestoarra, por lo que es necesario presentar documentación que acredite tal condición (D.N.I., E.N.A. o equivalente).

¡ANIMATE A CONOCER EKAINBERRI! ¡NUESTRO PATRIMONIO DE LA HUMANIDAD!

2009/02/10

Bisita berezia / Una visita diferente




Ekainberrira gerturatzeko asmotan bazaude kontutan hartu behar duzu gure eskaintza oso berezia dela. Ibilgailua aparkalekuan utzi eta Zestoako informazio bulegora gerturatu beharko duzue tiketak jasotzera. Bertatik 20 minutu inguruko ibilbidea duzue oinez, Sastarrain bailaran barrena. Duela milaka urte Ekaingo gizakiak bailara honetan barrena zebiltzan, ehizean, arrantzan edota fruitu bilketan. Ibilaldiaz eta paisaia eder honetaz disfruta ezazu, gerturatu zaitez Sastarrain ezagutzera. Ibilaldia patxadaz egin, baina ez ahaztu bisita ordua baina 5 minutu lehenago Ekainberriko harreran egotea komenigarria dela.


La oferta que lanza Ekainberri para su público es muy especial. Por un día dejaremos el vehículo en el aparcamiento y nos acercaremos hasta la oficina de información de Zestoa para retirar la entrada. Desde allí, nos esperan alrededor de 20 minutos de paseo a pie por el valle de Sastarrain. Hace miles de años, los seres humanos de Ekain cazaban, pescaban y recolectaban en este mismo valle. Disfruta del paseo y de este hermos paisaje, acercate a conocer el valle de Sastarrain. Realiza el recorrido tranquilamente, pero no olvides que es conveniente acercarse al área de recepción de Ekainberri 5 minutos antes de la hora de visita.

Ekainberrin lanean / Trabajando en Ekainberri



2008ko irailaren 12an ireki zituen ateak Ekainberrik. Ordutik hona Ekainberriko langileak lanean dihardute, ahalik eta modu egokien eta interesgarrian Ekaingo kobazuloak ezkutuan dituen altxor horiek gizartera zabaltzeko asmotan. Ekainberriko langileak publikoari laguntzeko prest daude momentu oro, edozer behar baduzue, gurekin harremanetan jartzea da egokiena. Alazne, Eneko, Arantxa, Aintzane, Edurne, Monica, Asier, Juanjo, Aitziber eta Iosu zai dituzu.


Ekainberri abrió sus puertas el 12 de septiembre de 2008. Desde entonces hasta hoy el equipo de Ekainberri viene trabajando para acercar a la sociedad, de la manera más adecuada e interesante posible, los misterios que alberga la cueva de Ekain. Los trabajadores/as de Ekainberri estan dispuestos en todo momento a ayudar al público, En el caso de necesitar cualquier cosa, no dudes en ponerte en contacto con nosotros/as. Alazne, Eneko, Arantxa, Aintzane, Edurne, Monica, Asier, Juanjo, Aitziber y Iosu están esperandote.

Elurra Ekainberrin / Nieve en Ekainberri

Aurtengo neguan, beste leku askotan bezalaxe, elurra izan dugu Ekainberrin. Sastarrain bailara ikusteko aukera paregabea eskaini digu aurtengo neguak eta dirudienez hurrengo egunetan ere Ekainberriko ingurua zurituta ikus dezakegu. Duela 14.000 urte, Madalen aldiko gizakiek elurtuta ikusten zuten inguru hau hilabete luzez, izoztaro garaia zenez tenperaturak egun baino 8- 10ºC baxuagoak ziren. Elurra ari badu, etorri Ekainberrira eta historiaurreko Sastarrain bailara nolakoa zen arazorik gabe imagina dezakezu.



Este invierno, al igual que a otros muchos lugares de nuestro entorno, la nieve ha llegado a Ekainberri. Hemos tenido la oportunidad de disfrutar del nevado valle de Sastarrain y probablemente volvamos a tener la posibilidad de ver las inemadiaciones de Ekainberri teñidas de blanco pròximamente. Los seres humanos del Magdaleniense, hace 14.000 años, encontraban este lugar nevado durante largos meses. Al tratarse de una época de glaciaciones, la temperatura que soportaban era de entre 8ºC y 10ºC menor que la actual. Por lo tanto, si la nieve nos visita en los próximos días, será una extraordinaria ocasión para acercarse a Ekainberri e imaginar sin problemas como era el valle de Sastarrain en la prehistoria.