Bailara horretan, Lili-tarren oinetxea zegoen. Haien XVI. mendeko jauregia kontserbatu da eta, Ekainberri museoaren inguruan, burdinola eta presaren aztarnak.
Auzolandegi honetan arkeologoekin batera lan egingo duzu hondakinak berreskuratzen eta ikertzen, balioetsi ahal izateko. Arratsaldeetan, gainera, irteerak egingo dituzu itsasertzera, eta historiaurreko ehiza-teknikak eta sua eskuz egiten ikasiko duzu, besteak beste.Ausarta bazara eta abentura gogoko baduzu ez zara damutuko: piraguismoa, bela eta, lehen asteburuan, abentura-kirolak dituzu zain. Zatoz!
No hay comentarios:
Publicar un comentario