Madeleine aldia Goi Paleolitoaren azken kulturetako bat da, bere izena Frantziako Dordoina departamenduko Tursac herrian kokaturiko La Madeleine kobazuloari zor dio, garai hau definitzen duten elementu material bereizgarri asko bertan aurkitu direlako.
Bere hasiera duela 15.000 urte inguru kokatu daiteke, eskualdearen arabera momentu hori lehentxeago edo beranduxeago kokatu behar den arren, Solutre aldiaren lekukoa hartzen du, eta lekuaren araberako nabardurekin bada ere, duela 8.500 urte inguru ematen da amaitutzat, Epipaleolito edo Mesolito izenez ezagutzen den trantsizio garai bati lekua utziz.
Bere barruan hiru azpigarai bereizi izan dira, bakoitza ezaugarri bereizgarriekin, baina garai osoan zehar ildo orokor bat mantenduz. Behe Madeleine aldia, Erdi Madeleine aldia eta Goi Madeleine aldia bereizteko aukera izango litzateke.
Europa mendebaldean garatu zen kultura bat dela esan dezakegu, bere erdigunea Frantzia hego-mendebaldean, Pirineoetan eta kantabriar eskualdean aurkitu daiteke, kilometro askotako lurralde bat betetzen duen arren, eremu nahiko mugatu batetan egin zuen aurrera.
Paleolito edo “harri tailatu zaharraren aro” osoan zehar bezala, giza talde ehiztari, biltzaile eta arrantzaleen aurrean gaude, horregatik, beraien bizimodurako beharrezkoak dituzten baliabideen bila leku batetik bestera mugitzen dira, alegia, talde ibiltariak dira.
Mota desberdinetako teknikak garatzen doazen neurrian, espezializazio maila handiak lortzen dira, kultur erregionalizazio nabarmena gertatzen da eta Homo sapiens-sapiens edo Cro-magnon gizakia ekosistema oso anitzetan bizitzera egokitzen da, Madeleine aroan gizakiak ia planeta osoa kolonizatzen du, agian hau da giza espezie honek gaur eguneraino bizirik irautea ahalbideratu duen faktorea.
Madeleine aldia hotzak markatzen du, azken izoztaroaren amaieran garatu zen, eta tartean epeladiak ere izan ziren arren, klima hotz horrek garai honetako bizimodua goitik behera baldintzatu zuen.
Harri landuaren aroan jarraitzen dugu, baina Madeleine aldia bereziki hezurrean eta adarrean eginiko tresnek definitzen dute, animalia jatorriko euskarri hauetan eginiko industria bere momenturik gorenera iristen da eta horrek tresnen aniztasun oso interesgarri bat eragiten du, horren lekuko dira azagaiak, bultzagailuak, arrankaziak, hagaxkak, jostorratzak, makila zulatuak edo espatulak.
Tresna hauetariko asko benetako artelanak dira, gizakiak modu oso ikusgarrian apaindu ditu eta Paleolitoko arte eramangarriaren adibiderik hoberenentzat jotzen dira, gainean eramateko moduko pieza apainduak, hezur, adar, hortza, maskor edo harri zatiak landuz eginak.
Gizakiak inoiz sorturiko arte adierazpenik ederrenetakoak ere Madeleine aldikoak dira, labar arteaz mintzo gara, askotan magia, erritual edo sinboloen munduarekin lotu izan dira artelan hauek. Kobazulo oso sakonetako hormetan eta sabaietan margotu, zizelatu edo buztina modelatu zuten, edo aire libreko harlausa handietan irudiak zizelatu edo altuerliebean edo baxuerliebean landu zituzten.
Ekaingo arte lanak, bai kobazuloaren sakonean errepresentaturiko labar artea, baita kobazuloaren sarrerako aztarnategi arkeologikoan aurkituriko arte eramangarriko bi piezak ere (zizelaturiko irudiak dituen hareharrizko xafla, bat eta hegazti itxura emateko landuriko ingerada ebaki bat) bete-betean Madeleine aldikoak dira, Europa hegomendabaldean zehar aurkitu diren Paleolito garaiko arte adierazpen gehienak eta ederrenak bezala.
Madeleine aldiko arte estazio askok ezaugarri berdintsuak dituzte gainera, adierazpenak Asturiasetik hasi eta Frantziaren hegoalde guztiraino zabaltzen dira, eta beraietako askok antzerakotasun nabarmenak erakusten dituzte elkarren artean, gaiak eta teknikak behin eta berriro errepikatzen dira, irudiak antolatzeko eskema berdinak jarraitzen dira askotan, sarri konbentzio estilistiko batzuk ikusi daitezke...
Badirudi eremu geografiko horretan ideien zirkulazio bat gertatzen dela eta elkarrengandik hainbeste distantziara aurkitzen diren gizakiek elkarrekin nolabaiteko harremana dutela.

No hay comentarios:
Publicar un comentario