2009/06/23

EKAINEK 40 URTE / EKAIN CUMPLE 40 AÑOS

Duela 40 urte, ekainaren 8an, Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal azpeitiarrek aurkitu zuten Ekaingo kobazuloa. Inguruko baserritarrek eta biztanleek bazuten haiztuloaren berri, baina sarrera soilik ezagutzen zuten, ez zuten inoiz barrukalderaino sartzeko aukerarik izan. Andoni eta Rafael izan ziren jauzitako harriak baztertuz kobazulo ilunean sartu eta Ekaingo zaldi eta bisonteak ikusi zituzten lehenengoak, 1969. urtea zen.


2009ko ekainaren 8an Ekain Fundazioak labar pinturen aurkikuntzaren urteurrena ospatu nahi izan du. Asmo horrekin ekitaldi txiki bat burutu eta mugarri bat jarri zuten haitzulo inguruan. Pilar Azurmendi Ekain Fundazioko idazkaria, Alazne Olaizola Zestoako alkatea, Jesus Mari Agirrezabala Debako alkatea, Juantxo Agirre Mauleon Aranzadiko idazkari nagusia, Juanjo Aranburu Ekainberri kudeatzen duen Arazi-Aranzadi UTEko gerentea eta Mikel Asensio Madrileko Unibertsitate Konplutenseko ikertzailea izan ziren bertan.


El 8 de junio de hace 40 años, los azpeitirras Andoni Albizuri y Rafael Rezabal encontraron la Cueva de Ekain. Los baserritarras y habitantes de los alrededores sabían de la existencia de la cueva, pero únicamente conocían la entrada, ya que nunca habían podido adentrarse en las profundidades de la misma. Andoni y Rafael fueron los primeros en apartar las piedras procedentes del derrumbe y contemplar en la oscura cueva los caballos y bisontes prehistoricos. Corría el año 1969.

El 8 de junio de 2009 la Fundación Ekain ha querido conmemorar este aniversaro. Con este objetivo se celebró un pequeño acto en la zona de la entrada de la cueva en la que se instaló una placa. Al acto asistieron Pilar Azurmendi, secretaria de la Fundación Ekain, Alazne Olaizola alcaldesa de Zestoa, Jesus Mari Agirrezabala alcalde de Deba, Juantxo Agirre Mauleon secretario general de Aranzadi, Juanjo Aranburu gerente de la UTE Arazi-Aranzadi que gestiona Ekainberri y Mikel Asensio investigador de la Universidad Complutense de Madrid.