2011/07/19

Auzolandegia Sastarrain Bailaran / Campo de trabajo en el Valle de Sastarrain



2011ko uztailean zehar Ekainberriren inguruan auzotar berezi batzuk izango ditugu. Aranzadi Zientzia Elkartearen eta Kutxaren eskutik, 16 eta 18 urte bitarteko boluntario talde batek Lili Jauregiko jaunen jabegoa izandako burdinoletako baten egiturak garbitu eta berreskuratzeko lanak burutuko dituzte.
Lan hauen bitartez, Ekainberriren aurrean kokatzen diren Aro Modernoko aztarna historikoak berreskuratu eta bistaratu nahi dira.
Gipuzkoako lurraldean burdingintza industriak izandako garrantzia ukaezina da, jarduera horren oinarriak oso zaharrak dira eta auzolandegi honek aztarna material horiek gizarteratzeko helburua du.
Kutxak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak elkarlanean auzolandegi asko burutu dituzte, jarduera honi esker Gipuzkoako ondare historiko-artistikoaren hainbat elementu berreskuratu ahal izan dira, baina guzti hau ezinezkoa gertatuko zen euren denbora librea horretarako eskaintzen duten hainbat boluntario gazteren ahaleginik gabe.


Durante el mes de julio del 2011, vamos ha contar con unos vecinos especiales en los alrededores de Ekainberri. De la mano de la Sociedad de Ciencias Aranzadi y de Kutxa, un grupo de voluntarios de entre 16 y 18 años realizarán trabajos de limpieza y recuperación de una de las ferrerías de los señores de Lili.
A través de estas labores se pretende recuperar y descubrir restos históricos de la Edad Moderna situados frente a Ekainberri.
Es innegable la importancia de la industria del hierro en Gipuzkoa, es una actividad con raíces muy antiguas, el objetivo de este campo de trabajo es socializar esos restos materiales.
Kutxa y la Sociedad de Ciencias Aranzadi han colaborado en la organización de muchos campos de trabajo, gracias a ese esfuerzo se han podido recuperar un buen número de elementos del patrimonio histórico-artístico de Gipuzkoa, pero todo ello hubiera resultado imposible sin el esfuerzo de tantos jóvenes voluntarios que ofrecen su tiempo libre para ello.

2011/07/07

Ekain Gizateriaren Ondare

Gizateriaren Ondare edo Munduko Ondare titulua 1972an martxan jarritako egitasmo bat da. Izendapen hau UNESCO erakundeak ematen die gizateriaren herentzia bateraturako aparteko garrantzia duten Planetako leku zehatzei. Leku hauek aldez aurretik Gizateriaren Ondare Programak izendatuak eta baieztatuak izan behar dute.
UNESCO (Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundea) munduan zehar gorde eta babestu beharreko natur eta kultur ondarea aztertu, katalogatu eta zabaltzeaz arduratzen da. Modu horretan ondare horren kontserbazioa bermatzeko du.
UNESCOren ekimenetako bat Gizateriaren Ondare Programa da. Bere helburua gizateriaren herentzia bateraturako aparteko garrantzia duten leku natural eta kulturalak katalogatu, babestu eta ezagutzera ematea da. Zenbait kasutan, leku horiek euren kontserbazioa bermatzeko finantziazioa ere lortu dezakete.
Gizateriaren Ondare izendapena jasotzeko hautagaiak hainbat baldintza bete behar ditu:
1.Giza sormenaren maisulan bat izatea
2.Denbora tarte jakin bateko edo kultur zonalde konkretu batetako giza balioen elkartruke garrantzitsu baten lekuko izatea
3.Kultur tradizio baten edo zibilizazio baten lekukotza bakarra edo aparta eskaintzea
4.Eraikin mota baten, multzo arkitektoniko edo teknologiko baten edo paisaia baten adibide gailen bat eskaintzea, giza historiaren aldi esanguratsu bat erakusten duena
5.Giza ezarmendu edo erabilera tradizio baten adibide gailena izatea, kultura baten edo gizakiak ingurumenarekin izandako elkarrekintzaren adierazgarri dena, batez ere hau aldaketa bihurtezinen ondorioz galzorian badago
6.Garrantzia unibertsala duten gertakari edo usadio biziekin, ideia edo sinismenekin, edo arte eta literatur lanekin zuzenki uztartuta egotea
7.Muturreko fenomeno naturalak edo edertasun natural eta garrantzia estetiko itzela duten espazioak gordetzea
8.Lurraren historiaren etapa garrantzitsuen adibide adierazgarrietako bat izatea
9.Ekosistemen garapenean zehar garatutako prozesu ekologiko eta biologikoen adibide gailenetako bat izatea
10.Bioaniztasunaren mantenurako esanguratsu eta adierazgarri diren habitat naturalak gordetzea
1985ean, Kantabriako Santillana del Mar herrian kokaturiko Altamira kobazuloko margoek Gizateriaren Ondare izendapena jaso zuten UNESCO erakundearen partetik. Altamirako margoen aurkikuntza oso garai goiztiarrean gertatu zen, 1879an. Hasieran margo haiek Paleolito garaikoak ote ziren edo ez eztabaida nabarmenak izan ziren, baina gaur egun ez dago horri buruzko inongo zalantzarik. Gainera, beste kobazulo batzuetan aurkitutako antzeko artelanak hasierako hipotesia baieztatzen lagundu dute.
2008ko uztailaren 7an, UNESCOk Altamirari 1985ean emandako izendapena Asturias, Kantabria eta Euskal Herrian labar artea duten beste kobazulo batzuetara zabaldu zuen. Espainia Iparraldeko Paleolitoko labar artea Gizateriaren Ondare bihurtu zen eta eskualde horretako hamazazpi kobazulo gehiagok babes maila gorena lortu zuten. Izendatu horien artean aurkitzen da Ekaingo kobazuloa, bertako artelanak Ekainberri erreplikan ikusi daitezke.

Gaur egun zonalde honetan Gizateriaren Ondare bezala izendatutako kobazuloak honakoak dira: Asturiasko Printzerrian La Peña, Tito Bustillo, Covaciella, Llonín eta El Pindal; Kantabrian Altamira, Chufín, Hornos de la Peña, Monte Castilloko Kobazuloak (Las Monedas, La Pasiega, El Castillo eta Las Chimeneas haitzuloek osaturiko multzoa), El Pendo, La Garma eta Covalanas; Euskal Herrian Santimamiñe Kortezubin, Altxerri Aian eta Ekain Debako udalerrian.

Ekain Patrimonio de la Humanidad

El de Patrimonio de la Humanidad o Patrimonio Mundial es una iniciativa puesta en marcha en 1972. Es un título otorgado por la UNESCO a sitios específicos del Planeta, los que tienen importancia excepcional para la herencia común de la humanidad. Estos sitios tienen que haber sido nominados y confirmados con anterioridad por el Programa Patrimonio de la Humanidad.
La UNESCO (Organización de las Naciones Unidas para la Educación, la Ciencia y la Cultura) se encarga de estudiar, catalogar y difundir el patrimonio natural y cultural, y a conservar y proteger a lo largo del mundo, con el objetivo de garantizar así la conservación de ese patrimonio.
El Programa Patrimonio de la Humanidad es una de las iniciativas de la UNESCO. Su objetivo es catalogar, proteger y dar a conocer los espacios culturales y naturales excepcionales para la herencia común de la humanidad. En algunos casos, esos lugares también pueden obtener financiación para garantizar su conservación.
El candidato a recibir la nominación de Patrimonio de la Humanidad debe cumplir diversos requisitos:
1.Ser una obra maestra del ingenio humano
2.Ser testigo de un importante intercambio de valores humanos en un período de tiempo determinado o en una zona cultural determinada
3.Ofrecer un testimonio único o excepcional de una tradición cultural o una civilización
4.Ofrecer un ejemplo sobresaliente de un tipo de edificio, un conjunto arquitectónico o tecnológico, o de un paisaje, que muestre un período significativo de la historia humana
5.Ser ejemplo sobresaliente de un asentamiento humano o de una tradición de unos, siendo representativo de una cultura o de la interacción del ser humano con el medio ambiente, sobre todo sí ésta se encuentra en peligro de desaparecer a causa de cambios irreversibles
6.Estar ligado directamente a hechos o tradiciones vivas, ideas o creencias, u obras de arte y literarias de importancia universal
7.Contener fenómenos naturales extremos o espacios de una belleza natural e importancia estética excepcional
8.Ser un ejemplo representativo de etapas importantes en la historia de la tierra
9.Ser un ejemplo sobresaliente de procesos biológico o ecológicos producidos durante el desarrollo de los ecosistemas
10.Contener hábitat naturales significativos y representativos para el mantenimiento de la biodiversidad
En 1985 la cueva de Altamira, situada en la localidad de Santillana del Mar, Cantabria, recibió el nombramiento como Patrimonio de la Humanidad por parte de la UNESCO. El hallazgo de las pinturas de Altamira fue muy precoz, en 1879. En un principio hubo un fuerte debate sobre sí aquellas pinturas eran realmente del Paleolítico, pero hoy en día no existe ninguna duda sobre su antigüedad. Además, otras obras de arte encontradas en otras cuevas han ayudado a corroborar la hipótesis.
El 7 de julio del 2008, la UNESCO amplió la nominación otorgada a Altamira en 1985 a otras cuevas con arte rupestre de Asturias, Cantabria y el País Vasco. El arte rupestre Paleolítico del Norte de España se convirtió en Patrimonio de la Humanidad y diecisiete cuevas más de esa región consiguieron el máximo nivel de protección. La cueva de Ekain se encuentra entre las designadas, sus obras de arte se pueden ver en la réplica Ekainberri.

Las cuevas designadas como Patrimonio de la Humanidad en esta zona son las siguientes: La Peña, Tito Bustillo, Covaciella, Llonín y el Pindal en el Principado de Asturias; Altamira, Chufín, Hornos de la Peña, las cuevas del Monte Castillo (conjunto formado por las cuevas de Las Monedas, La Pasiega, El Castillo y Las Chimeneas), El Pendo, La Garma y Covalanas en Cantabria; Santimamiñe en Kortezubi, Altxerri en Aia y Ekain en el termino municipal de Deba, en el País Vasco.