2011/09/14

2011-2012 ikasturtea Ekainberrin / Curso 2011-2012 en Ekainberri






Zatoz euskal kulturaren sorburua ezagutzera!
EKAINBERRItik euskal kulturaren abiapunturako bidaia eskaintzen dizugu


· Duela 14.000 urteko euskaldunen erronkei aurre egiten ikasiko duzue.
· Ekaingo kobaren erreplikan, Historiaurreko esperientzia bizi ezazu!
· Museoko erakusketa gelan edukiak osatuko dituzue.
· Ikasle guztientzat egokitutako tailerrak, jarduera praktikoen bidez: ehiza, sua egitea, ...
· Zestoatik 5 minutura, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako kobazuloaren interpretazio zentroan.

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatutako Ekain haitzuloaren harribitxiak ezagutzeko aukera bikaina eskaintzen du Ekainberrik. Jatorrizko haitzuloan ematen diren iluntasun eta inguru baldintzak sentituz, euskal kulturaren sustraietara iristeko bidaia proposatzen da, bide luze baten abiapuntura alegia.

Ekainberrin burutu daitekeen ibilbidearen bitartez, duela 14.500-10.000 urteko gizakiak egindako irudiez jabetzearekin batera, garai haietan erabilitako teknikak eta materialak ezagutarazten dira.
Behin iluntasunetik aterata, ibilbidean zehar ikusitakoan sakontzeko aukera eskaintzen duen erakusketa kokatzen da. Gainera, ikasleek duela 13.000 urte inguruko gizakiaren larruan sartu eta hark bizitako erronkei aurre egiteko aukera dute. Ehiza egiteko modu bereziak, sua lortzearen magia edota horma-artearen misterioak, ikasleei egokituriko tailerrek bildutako adibide batzuk besterik ez dira.

Paleolito aroko labar-artearen erakusleiho honen ingurua ere ikusgarria da, Izarraitz mendizrraren oinean zabalduriko Sastarrain bailara ederrean kokatzen baita.





¡Ven a conocer el origen de la cultura vasca!

Desde Ekainberri te ofrecemos el viaje inicial de la cultura vasca.

· Aprenderás a hacer frente a los retos de los vascos de hace 14.000 años.
· Vivirás una experiencia prehistórica en la réplica de la cueva de Ekain.
· Completarás contenidos en la sala de exposiciones del museo.
· Talleres adaptados para todos l@s alumn@s mediante actividades prácticas: fuego, caza, pintura…
· A 5 minutos de Zestoa, en el centro de interpretación de la cueva declarada Patrimonio Mundial de la Humanidad por la UNESCO.


Ekainberri ofrece una magnífica oportunidad para conocer las joyas de la cueva de Ekain, declarada Patrimonio Mundial por la UNESCO. Sintiendo las condiciones de oscuridad y de ambiente que se dan en la cueva original, se propone un viaje a para llegar a las raíces de la cultura vasca, es decir, al punto de origen de un largo viaje.
A través del recorrido que se puede realizar en Ekainberri, aparte de hacernos conscientes de las figuras realizadas por los humanos de hace 14.500-10.000 años, se dan a conocer las técnicas y los materiales utilizados en aquellos tiempos.
Una vez fuera de la oscuridad, se sitúa la exposición que brinda la oportunidad de profundizar en lo visto a lo largo del recorrido. Además, l@s alumn@s tienen la ocasión de meterse en la piel de los humanos de hace 13.000 años y afrontar los retos vividos por los mismos. Formas especiales de caza, la magia de conseguir fuego o los misterios del arte parietal son sólo algunos de los ejemplos de talleres adaptados a l@s alumn@s.
El entorno de este escaparate del arte rupestre paleolítico también es espectacular, puesto que se encuentra en el hermoso valle de Sastarrain, abierto a los pies del macizo de Izarraitz.

2011/09/08

EKAINGO KOBAZULOA: BIZILEKUA VS. SANTUTEGIA

Kobazuloek betidanik gizakiarentzat esanahi berezia izan dute, milaka urtetan zehar bere etxea eta babeslekua izan dira eta, baina aldi berean misterioz, arriskuz eta sinbologiaz beteriko lekuak ere badira.


Lehen gizakiak kobazuloetan bizi ziren, baina baita leizeetako hartz edo leizeetako lehoi beldurgarriak ere, eta mitologia desberdinetako hainbat izakik ere kobazuloetan zuten euren etxea. Beraz, lurpeko eremu hauek babeslekuak bezain arrisku lekuak izan daitezke gizakiarentzat.


Goi Paleolitoa izotzaldiek markaturiko garaia izan zen. Milaka urtetan zehar, gizakiek muturreko tenperaturei eta hilabete luzez elur eta izotzez estaliriko paisaiei aurre egin behar izan zieten. Muturreko klimadun testuinguru horretan, kobazuloek mantentzen duten tenperatura konstantea oso balio erakargarria izango zen gizakientzat. Agian horregatik ziren kobazuloak Paleolitoko gizakientzat hain gustuko bizilekuak.


Baina lehen gizakiak ez ziren edozein kobazulotan bizitzen, ahoa hegoaldera edo ekialdera orientatuta daudenak nahiago zituzten, edo lurralde bat begiradarekin menperatzeko moduko altuera duten guneak... Leizeetako lehoiek edo leizeetako hartzek ere espazio hauek bizilekutzat zituzten, beraz, gizakiak animaliek okupaturiko kobazuloak saihesteko joera izaten zuten.


Behin kobazulo bat hautatu ondoren ere, ez ziren edozein alderditan bizitzen, eguneroko bizimodua burutzeko kobazuloaren alderdirik argiena, eguzkitsuena, erabiltzen zuten, sarrerako alderdia. Eguzkiaren argia eta epeltasuna ahalik eta gehien aprobetxatzen ahalegintzen ziren.


Kobazuloen barrualdea piztientzat bizileku egokia izan zitekeen. Bertan aurkituriko aztarnei kasu egiten badiegu, badirudi leizeetako hartza Ekainen oso eroso sentitzen zela. Baina gizakiak alderdi hori momentu oso konkretuetan bisitatzen zuen.


Garai eta eremu geografiko oso desberdinetako gizakientzat kobazuloek beti izan dute elementu magiko, sakratu edo beldurgarri bat. Paleolitoan artelan ikusgarriak islatu zituzten lurraren errai ilunenetan, historian zehar altxorrak gordetzeko guneak izan dira, tradizio mitologiko askotan izaki beldurgarrien bizileku dira, heriotzarekin eta hildakoen munduarekin lotutako eremuak... Askotan ageri zaizkigu gertakari ilunei eta txarrei lotutako espazio gisara.


Ekaingo kobazuloan oso argia da bizilekua eta alderdi “sinboliko” horren arteko bereizketa. Bi espazioak fisikoki ere bananduta aurkitzen dira.


Bizilekua kobazuloaren sarreran dago eta 35 metro2 inguruko espazio argitsu bat da, ekialderantz orientatua, Sastarrain harana zelatatzeko talaia paregabean kokatua... Gizakiak eguneroko bizitzarako sortutako eta erabilitako tresnak hor aurkitu dira, baita berak ehizaturiko animalien aztarnak eta su zuloenak ere.


Bizileku horretatik 15 metro inguruko luzera duen pasabide estu bat abiatzen da. Hodi beherakor horrek Ekaingo altxorrik bikainena gordetzen den galerietara bidea irekitzen du.
Aldi berean kobazulo barruko labar arte multzo zoragarria eguzkiaren argitik erabat isolatuz.


Kobazuloen alderdi ezkutu hauek santutegi moduan interpretatu izan dira askotan, bertan gizakiek sinismenen munduarekin loturiko ekintzak burutzen zituztela pentsatu izan da. Ekainen aurkitutako labar artea erabilera sinboliko horrekin lotuta legoke.


Beste kobazulo batzuetan, erabilera sinboliko horrek ez du aztarna material argirik utzi. Badira historiaurrean zehar luzaro okupatuak izan diren kobazuloak, lekuko paregabeak dira beraietako aztarnategi arkeologikoetan aurkitutako aztarnak, baina ez daukagu erabilera erritual baten froga materialik.


Beraz, Paleolito garaian kobazuloek erabilera bikoitza zuten, bata, sarrera inguruko alderdi argienean kokatutako espazioarena, erabat praktikoa, izoztaro garai batetarako bizileku epelak eta erosoak ziren; beste erabilera, alderdi ilun eta sakonarena, sinboloen munduarekin lotuta dago, ekintza erritualekin.

EKAINGO KOBAZULOA



LA CUEVA DE EKAIN: HOGAR VS. SANTUARIO



Las cuevas siempre han tenido un significado especial para los humanos, han sido su casa y refugio a lo largo de miles de años, pero al mismo tiempo, también son lugares repletos de misterio, peligro y simbología.


Los primeros humanos vivían en las cuevas, pero también lo hacían los temibles osos cavernarios o leones de las cavernas, seres de muy diversas mitologías también tenían su morada en las cuevas, por lo tanto, estos espacios subterráneos pueden resultar tan seguros como peligrosos para los seres humanos.


El Paleolítico Superior fue un período marcado por las glaciaciones. Durante milenios, los humanos tuvieron que hacer frente a temperaturas extremas y a paisajes cubiertos de hielo y nieve a lo largo de muchos meses al año. En ese contexto de clima extremo, la temperatura constante que mantienen las cuevas constituiría un valor muy atractivo para las personas, tal vez ese sea el motivo de que las cuevas fueran una vivienda tan apreciada por los habitantes del Paleolítico.


Pero los primeros humanos no habitaban cualquier cueva, preferían aquellas cuya boca estuviera orientada hacia el sur o hacia el este, mejor todavía si se encuentran en una posición desde la que se pueda dominar el territorio... Los leones o los osos cavernarios también tenían estos espacios como guarida, por lo tanto, los humanos tendían a evitar las cuevas ocupadas por los animales.


Una vez seleccionada una cueva donde vivir, no lo hacían en cualquier parte de la misma, realizaban la vida diaria en la parte más luminosa y soleada, en la entrada, intentaban aprovechar lo máximo posible la luz y el calor que aportaba el sol.


El fondo de la cueva podía ser un hábitat adecuado para las fieras. Atendiendo a los restos encontrados en Ekain, parece que el oso cavernario se encontraba muy cómodo en esa parte. Las personas ocupaban esa parte en momentos muy puntuales.


Las cuevas siempre han tenido un componente mágico, sagrado o temible para las personas de ámbitos geográficos y de épocas muy diversas. Durante el Paleolítico realizaron impresionantes pinturas en las entrañas más profundas de la tierra, han sido lugares para esconder tesoros, ahí viven seres temibles de muchas tradiciones mitológicas, son espacios relacionados con la muerte y el mundo de los muertos... Aparecen a menudo como espacios ligados a acontecimientos oscuros y malignos.


La diferencia entre los espacios de vivienda y ese mundo “simbólico” es muy evidente en la cueva de Ekain, los dos espacios están separados incluso físicamente.


La habitación se encuentra en la entrada de la cueva y se trata de un luminoso espacio de unos 35 metros2, orientado hacia el este, situado en una inmejorable posición para vigilar el valle de Sastarrain... Ahí se encuentran las herramientas creadas y utilizadas para la vida diaria, también los restos de los animales cazados por ellos y de los hogares que hubo en la cueva.


De ese espacio parte un estrecho túnel de unos 15 metros. Ese tubo descendente abre el camino a las galerías que contienen el tesoro más impresionante de Ekain, al mismo tiempo que aísla el magnífico conjunto de arte rupestre de la luz del sol.


Estas partes ocultas de las cuevas han sido interpretadas muchas veces como santuarios. Tradicionalmente se piensa que los humanos realizaban actos relacionados con el mundo de las creencias. El arte rupestre hallado en la cueva de Ekain estaría relacionado con ese uso simbólico.


En otras cuevas, esa utilización simbólica no ha dejado ningún vestigio material claro. Existen cuevas largamente ocupadas durante la prehistoria y son testigo incomparable de ello los restos hallados en sus yacimientos arqueológicos, pero no disponemos pruebas materiales de un uso ritual.

Por lo tanto, las cuevas tenían una doble función durante el Paleolítico, la primera, la del espacio situado en la parte más luminosa, totalmente práctica, eran viviendas cálidas y cómodas para una época de glaciaciones; la segunda función, la de la parte más profunda y oscura, está relacionada con el mundo de los símbolos, con actividades rituales.