
Sastarrain haranak bere sarreran zaindari paregabea du, Lili Jauregia. Jauregi hau Lilibea baserriaren ondoan eraiki zen. Badirudi baserri hau izan zela Lili leinu boteretsuaren sortetxea, Gipuzkoako leinu zaharrenetakoarena. Bere arkitekturaren ezaugarriek XIV. mende ingurura garamatzate.
Jauregiak berak berriagoa dirudi, Errege-erregina Katolikoen garaiko arkitekturaren ezaugarriak ditu, XV. mende bukaerakoak edo XVI. mende hasierakoak. Hau da, puntu erdiko arkudun atea, lehiate zorrotzak, fatxada errematatzen duten tontorrak, bolan amaitutako zaintza-etxolak eta patioaren inguruan antolaturiko oinplanta lauangeluarra.
Gipuzkoaren historian garrantzi izugarria izan duen jauregi honen zaharberritze lanak dagoeneko martxan dira. Lan hauetan zehar, denborarekin jatorrizko jauregiari erantsi zitzaizkion elementu asko ezabatu egingo dira eta eraikinari hasiera bateko itxura itzuliko zaio.
El valle de Sastarrain cuenta en su entrada con un guardián incomparable, el Palacio Lili. Este palacio fue construido adosado al caserío Lilibea, cuna de uno de los linajes más antiguos de Gipuzkoa. Atendiendo a sus características arquitéctonicas, se puede situar el origen de este caserío en el siglo XIV.
El palacio parece más reciente. Su arquitéctura posee características de la época de los Reyes Católicos, finales del siglo XV y principios del XVI. Son indicativos de esa época elementos como la puerta de acceso de arco apuntado, ventanales apuntados, fachada rematada en crestería, los garitones rematados en bola y la propia planta cuadrangular y con patio interior del edificio.
Recientemente han empezado los trabajos de restauración de este palacio con tanto significado en la historia de Gipuzkoa. En el transcurso de estos trabajos se van a eliminar muchos de los añadidos que se le han hecho al edificio a lo largo del tiempo y se le va a devolver su aspecto original.
No hay comentarios:
Publicar un comentario