2011/06/03

Ingurumen eguna

EKAINBERRIK BAT EGITEN DU INGURUMEN NAZIOARTEKO EGUNAREKIN
(2011ko Ekainak 5a, igandea)

Gure egitekoa lurpeko munduan zentratua egoteak, kobetan jarduteaz gain, kobengatik eta kobentzat ere lan egitera bultzatzen gaitu. Premisa honekin Iganderako, ekainak 5, ingurumenaren nazioarteko egunarekin bat eginaz, familiei egokitutako bisita bereziak eskainiko dira.
Mugarik Gabeko Lurpea duela lau bat urte Kantauriar mendikateko hainbat leize turistikoen senidetzearekin ezagutarazi zen. Senidetze honek, gure lurpea ezagutarazi eta bisitak errazteko kolaborazio promozional bat ahalbidetu du (www.lurpea.com). Era berean, Kobazuloen egunaren (martxoko lehen asteburuan) bigarren edizioa antolatu eta sendotu dugu, parte hartze eta arrakasta handiz.
Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, ikasle eta bizilagun ekobolondresen laguntzarekin, Ekainberriko ingurunetan garbiketa lanak gauzatuko ditugu. Koba bakoitzaren egoera eta tipologiaren arabera, jarduera programa bat antolatuko da. Leize bakoitzeko mantenimendu arduradunen lanari esker, Kobak oso egoera honean aurkitzen dira; baina bisitarien joan etorriak utzitako hondakin txikiak leizearen dinamika naturalean eragin ez dezaten, bildu egin behar dira. Garbiketarako metodologia Cave Conservation and Restoration eskuliburutik hartu da, National Speleological Society (U.S.A.2006) gauzatua National Cave and Karst Research Institute (U.S.A.) laguntzarekin. Era berean, Espainiako kobazulo turistikoen Elkarteko zenbait kobetan bildutako esperientzia praktikoa kontutan izango da.
Kobaren garbiketaz gain, jardueraren helburu nagusia parte hartzaile guztiei lurpean funtzionatzeko praktika onak txertatzean datza. Gure kontinente ezezagunenaren hauskortasun eta garrantziaren dibulgazioa, igandean ekainak 5 familientzat eskainiko diren bisita bereziekin osatuko da. Bisita gidatuen tematikak, lurpeko munduak planetaren funtzionamendu egokian duen ekarpenaren garrantziaz arituko dira, lurpeko munduarekiko atentzioa eskatuz, azalpenak etxeko gazteentzat egokituak egongo dira.
PROGRAMATUTAKO IHARDUNALDIAK
EKAINBERRI (Gipuzkoa, Zestoa)
Ekainberri erreplika bat denez, honen ingurua eta errekaren bazterrak garbitu egingo dira. Gertuen dagoen zonaldea, historiaurreko ehizako tailerrak egiteko erabiltzen da. Kobazuloetako biztanleen biziraupenerako gertuen zuten ekosistemak ezagutzeko balio du Ekaingo biztanleek bizi eta okupatu zuten eremu hau.
Ekainaren 5ean, goizez, inguru hau baldintza perfektuetan mantentzen lagunduko digu 5. eta 6. mailako Zestoako ikastetxeko ikasle talde batek eta gure historia eta arbasoak ezagutzeko paisaia eta ingurune naturala kontserbatzea zeinen garrantzitsua den ere ezagutu ahalko dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario