Ekaingo margoak aurkitu ziren garairako, beste kobazulo batzuek turismorako ustiaketa historia oso luzea zuten. Giza presentziaren eta turistak sartzeko egindako lanen ondorioz, Altamira, Santimamiñe edo Lascaux haitzuloetako artelanak kalte handiak nozitu zituzten.
Haitzulo baten berezko ezaugarriak ondorengoak dira: iluntasuna, tenperatura fresko iraunkorra eta hezetasun maila konstantea. Hainbat kobazulo turismorako ustiatuak izan dira, horretarako beraietan hainbat eraldaketa burutuz. Modu horretan berezko oreka apurtu eta Paleolito garaiko artelanak kinka larrian jarri dituzte. Giza presentziak labar artean eragiten dituen kaltearen adibide oso argiak ditugu Bizkaiko Santimamiñen edo Kantabriako Altamiran gertatu direnak.
Aranzadi Zientzia Elkarteko adituek argi zuten Ekaingo labar irudiak babesteko modu bakarra, kobazuloa publikora itxita mantentzea zela. Helburu hori lortzeko borroka gogorra izan zuten hainbat erakunde eta agintarirekin, baina erdietsi zuten.
1984an Ekain Estatu mailako Monumentu Historiko Artistiko izendatua izan zen eta 2008ko uztailean UNESCO erakundeak Gizatearen Ondare izendatu zuen.
Hala ere, azken lau hamarkadetan burututako babes politika horrek badu arazo nabarmen bat, oso pertsona gutxik izan dute Ekaingo artelanetaz gozatzeko aukera, pribilegiatu batzuek bakarrik izan dute zorte hori. Koaternarioko altxor bikain hori erakutsi eta zabaldu beharra zegoela argi zuten, horretarako hautatutako eredua erreplika edo kopia bat eraikitzea izan zen.
Historiaurreko museo baten testuinguruan Ekaingo haitzuloaren erreplika bat egiteko idea plazaratzen lehenengoa, Jesus Altuna (momentu hartan Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurre saileko zuzendaria) izan zen 1985ean. Ideia honek jatorria 1960. hamarkadan Municheko Deustsches Museumek eginiko Altamira (Santillana del Mar, Cantabria) haitzuloaren eta 1980. hamarkadan burututako Lascaux (Montignac, Frantzia) haitzuloaren errepliketan izan zuen.
Ekimen hura gauzatzeko bidea luzea, gogorra eta eragozpenez betea izan zen arren, 2008ko irailaren 11an Ekainberrik bere ateak ireki zituen.

Erreplika barruko eszenografia berriz, Eibarko Alfa Arte enpresak burutu zuen, eta erreplikan benetako haitzulo baten itxura ahalik eta gehien erreproduzitzea lortu zuen.
Ekainberriko erreplika gordetzen duen eraikina Jose Maria Alberdi Zestoako udal arkitektuaren lana izan da, ingurugiroarekin fusionatzen den hormigoi eta “corten” altzairuzko eraikin ikusgarria sortuz.
Ekainberriren proiektua egitasmo zabalago baten parte da. Bere helburua Sastarrain harana bere osotasunean gordetzea da. Ekaingo kobazuloaren ingurune natural guztia babesteko egitasmo oso eta konplexu baten parte da, 121 hektareako lur eremu bat bere barnean hartzen duena.
ESKERRIK ASKO AZALPENAGATIK !
ResponderEliminareta ESKERRIK ASKO AITZIBER, IOSU ETA "PEGATINAREN" NESKARENTZAT !
BIXITA OSO POLITA IZAN ZEN...EREDUGARRIA !
IA, GUTXI BARRU JENDE GEHIAGOZ JOATEKO AUKERARIK DUDAN !!
Milesker zuri Ekain!!
ResponderEliminarPegatinaren neska Nerea da eta lantalde osoa pozten gara zure gustukoa izana.
Hementxe egongo gara zure hurrengo bisitaren zai.
Ondo izan!!