2011/03/03

Ekainberrik bere Kobazuloen II. eguna ospatuko du

2011eko martxoaren 6an, MUGARIK GABEKO LURPEA taldearen ekimenez, Ekainberri Kobazuloen II. eguneko ospakizunetara bisita bereziekin eta historiaurreko ehizako txapelketa batekin batuko da

Sorginen Kobak (Zugarramurdi), Urdazubiko leizeak, Sarako Leizeak, Pozalaguako Kobak, Koben Kobak, Mendukilo Kobak, Arrikrutz-Oñatiko Kobak eta Ekainberrik osatzen dute 2008an sortutako “Mugarik Gabeko Lurpea” taldea. Helburu argia dute denek, lurpeko bisitariari “seigarren kontinentea” deskubritzeko aukera ematea, hurbil izan arren hain ezezagun zaizkigun baliabide hauek ezagutzeko aukera eskainiz.

Balio historiko zein natural handiko leku hauetan, gizakiaren iraganaren arrasto garrantzitsuak mantendu dira, eta zenbait kasutan, berauen hormak oraindik kondaira eta mitoei loturiko errito herrikoiez hitz egiten digute.

Kobazuloen egunerako, aipatutako leizeek ekintza desberdinak antolatu dituzte. Martxoaren 6an sarrerek %50eko deskontua izango dute eta bisitariek Zugarramurdiko Haitz-Etxea Landa Etxerako asteburuko alojamendua eta 8 kobetarako sarreren zozketan parte hartuko dute.

Ekintza bereziak Ekainberrin

Ekainberrin egun horretako bisitak bereziak izango dira eta egun guztian zehar historiaurreko armak erabiltzeko ikasi eta entrenatzeko aukera izango dute bisitariek. Ondoren, 12:00etan eta 17:00etan ehiza txapelketari hasiera emango zaio. Txapelketa honetan parte-hartzaileek animaliak ehizatu beharko dituzte bizirauteko eta bi ehiztari onenek oparia eramango dute etxera.

Egun horretan ere bisita guztiak gidatuak eta aforo mugatukoak izango dira. Horregatik aldez aurretik 943868811 telefono zenbakira erreserba bat egitea gomendatzen dugu.

Kobazuloen Eguna Ekainberrin

- Sarrerak %50eko deskontuarekin egun osoan
- Zugarramurdiko Haitz-Etxea Landa Etxean estantzia eta 8 kobazuloetarako sarreren zozketa
- Erreplikara bisita gidatu bereziak
- Egun guztian zehar historiaurreko ehizatzeko herramintak erabiltzeko aukera
- Ehiza Txapelketak 12:00etan eta 17:00etan

2011/03/01

Hegaztiaren aurkikuntza prentsan // El descubrimiento del ave en la prensa

Diario Vasco:
- Ekainberri exhibirá una réplica del contorno de ave recortado
- Una figura de casi siete centímetros hecha con un instrumento "desafilado"
- Último hallazgo de Ekainberri

EITB:
- Un nuevo hallazgo en Ekain: un contorno de ave elaborado con hueso

Noticias de Gipuzkoa
- Un ave entre los caballos de Ekain

Gara:
- Ekainberri acogerá la réplica del contorno recortado de un ave de 13.800 años

ABC:
- Ekainberri expondrá su último hallazgo, el contorno recortado de un ave

ADN:
- Ekainberi expondrá su último hallazgo, el contorno recortado de un ave

El día.es
- El contorno recortado de un ave, último hallazgo en la cueva de Ekain

La réplica del contorno recortado del ave encontrado por el antropólogo Jesús Altuna ampliará la oferta expositiva de Ekainberri

Ekainberri, el escaparate del tesoro de Ekain, inaugurado en 2008 se enriquecerá con nuevos los hallazgos de la cueva. Entretanto un vídeo en 360°, paneles informativos y folletos completan la oferta de Ekainberri.

La fundación Ekain que gestiona la réplica de Ekainberri y al palacio gótico Lili del siglo XVI tiene previstas a corto plazo diversas actividades para socializar estos dos elementos del valle de Sastarrain.
Por un lado, en torno al verano, el palacio Lili, completamente restaurado en el 2010, será amueblado con muebles y enseres de su época y abrirá sus puertas a todo aquel que lo quiera visitar público.
Además en primavera, se construirá la primera fase del camino peatonal desde el palacio Lili a Ekainberri.
Un nuevo taller, en este caso en torno a la caza, amplia ya la oferta de Ekainberri, una oferta que se enriquecerá también en breve con la exposición de la réplica del contorno recortado del ave hallado en Ekain.
En el año 2008 y bajo la dirección del antropólogo Jesus Altuna, se IniCIO una nueva excavación a la entrada de Ekain, continuando en la zona no excavada en las campañas primeras. Esta excavación fue subvencionada por Kutxa y Caja Laboral.
Al continuar excavando se descubrió un contorno recortado de ave. Se trata de un contorno realizado en costilla de gran bovino (uro o bisonte) modelado profusamente en su interior. La costilla ha sido previamente hendida según un plano paralelo a su superficie y posteriormente desgastada en su zona interna.
Está suavemente quemada entre marrón y negro.
En breve, una réplica de la pieza completará la oferta de Ekainberri. Entretanto, un vídeo en 3600 y paneles expositivos nos acercan al descubrimiento.
Contiguo al hueso con el ave hallado en 2008 y en contacto con él había otro hueso no determinable pero sin trabajo alguno que ha sido datado en 13.862 ± 129 BP . Pertenece por tanto al Magdaleniense Medio. Como es sabido, en el yacimiento próximo de Isturitz situado a 70 Km. en línea recta del nuestro, la magnífica serie de contornos recortados en hioides de caballo pertenece a esta misma época.
El ave está representada según una perspectiva torcida La cabeza aparece vista de perfil según un plano sagital que divide al animal (en dos mitades simétricas). En cambio el cuerpo está visto desde abajo (o arriba) según un plano frontal. Solo así pueden verse las dos alas a la vez.
Esto hace que la figura no sea simétrica a los dos lados de la costilla, dado que no se ha representado como en los contornos recortados típicos los lados derecho e izquierdo del animal sino el dorso y vientre del mismo.
Las dimensiones de la pieza hallada son:

Longitud total de pico a cola 66,2 mm
Anchura entre las alas 19 mm
Espesor medio 3,3 mm

El motivo representado aquí es excepcional en varios aspectos
Por un lado la mayor parte de los contornos recortados de esta época, extendidos en gran medida en yacimientos del Norte del Pirineo y en mucho menor hasta el presente en otras zonas de Aquitania y en el Cantábrico, representa cabezas de caballo seguidas de las de sarrio y unas cuantas cabras, bisontes y ciervas. Fuera de las representaciones de Ungulados hay algunas pocas más de peces.
Por otro lado la mayor parte de los contornos recortados está realizada en hioides de caballo y lleva perforaciones de suspensión. En nuestro ejemplar se trata de una costilla de bovino y no existe perforación alguna. En costilla se conoce también un contorno recortado en Isturitz representando un caballo. Tampoco lleva perforaciones. Finalmente en los contornos recortados típicos la representación es simétrica a uno y otro lado del plano del hueso. En nuestro ejemplar, como se ha indicado, se ha recurrido a I perspectiva torcida. Ello puede ser debido a que, a diferencia del mamífero, el ave en su actitud de vuelo es más ancha que alta. Y esta anchura no "cabía" en la estrechez de la costilla. Para representar las dos alas era necesario torcer la figura ya que si no, no entraba en el soporte.
La identificación del ave es difícil. Las aves son mucho más numerosas que los macromamíferos y no se "prestan" a ser modelos con el estatismo con que se presentan éstos. En el presente caso uno tiende a ver un ave en actitud de zambullirse
en el agua (a la manera como lo hace el martín pescador) debido a las alas plegadas al cuerpo, pero habría que saber si ese plegamiento indica tal cosa o es simplemente la imposibilidad de extender tales alas fuera del ámbito limitado de la costilla. Por la actitud general recuerda mas bien a las anátidas. Las rayas en cuello y alas de los gansos pueden recordar lo mismo. También el final de las plumas timoneras que se unen a las patas palmeadas en el vuelo recuerda al remate posterior del ave de Ekain. La silueta de los extremos de las plumas puede haber sido recogida mediante el festoneado que hemos indicado en el reborde exterior de las alas
Entre 1969 Y 1975 se practicaron 6 campañas excavaciones arqueológicas en el yacimiento situado a la entrada de la cueva de Ekain. Las tres primeras las dirigió J M. Barandiaran y las tres últimas J Altuna.

Jesus Altunak aurkitutako hegazti baten ingerakada ebakiaren erreplikak Ekainberri aberastuko du

Ekainberri, Ekaingo altxorra gizarteratzeko 2008an zabaldu zen erreplika da eta beraz, azken aurkikuntzek ere toki berezia izango dute Ekainberrin. Erreplika ikusgai egon bitartean 3600 bideoak, esku orri eta panelek emango dute aurkikuntzaren berri.

Ekain fundazioak, Ekainberri erreplika eta XVI. Mendeko Lili jauregi gotikoa bere baitan kudeatzen ditu eta datozen hilabeteetan Sastarrain bailarako bi eraikin hauek gizarteratzeko beste pausu batzuk emango ditu.
Batetik, 2010ean eraberritutako Lili jauregia, bere garaiko altzari eta tresnekin, hornituko da eta jendeak bisita dezan atea k zabalduko dira udara partean.
Bestetik, udaberrian lilitik abiatuta Ekainberrirantz soilik oinezkoentzat izango den bidearen lehen zatia gauzatzeari ekingo zaio.
Eta azkenik, Ehiza tailer berria martxan jarri da Ekainberrin eta Ekainen aurkitutako hegaztiaren ingeradaren erreplika Ekainberri aberastera etorriko da laster barru.
Izan ere, 2008. urtean, Jesus Altunaren zuzendaritzapean, Ekain kobazuloaren sarreran indusketa berri bati eman zitzaion hasiera, aurreko ekinaldietan induskatu gabe utzitako eremuan. Indusketa hau Gipuzkoako Kutxak eta Euskadiko Kutxak dirulaguntzaz babestu zuten. Indusketarekin jarraitzean, hegazti baten ingerada ebakia aurkitu zen. Behi-azienda handi baten (uroa edo bisontea) saihets-hezurrean landua dagoen ingerada da, barrua modelatua duena. Saihets-hezurra erdibitua izan da aldez aurretik azalaren plano paralelo baten arabera, eta barnealdea higatua.
Azala arinki erreta azaltzen da, marroixka eta beltzaren arteko kolorearekin.
Hegaztia irudikatzen duen hezurraren alboan eta elkar ukituz, beste hezur bat azaldu zen, landu gabea eta zehaztu gabea, 13.862 ± 129 BP urtearekin datatua izan dena. Beraz, Madeleine Erdikoa izango litzateke. Jakina denez, gure aztarnategitik lerro zuzenean 70 km-ra dagoen Isturitzeko aztarnategian, zaldien hioide hezurrean egindako ingerada ebakien multzo ikusgarri bat dago, eta garai berekoa da.
Hegaztiaren irudikapena perspektiba okertuaren bidez egina dago. Burua albotik ikusita azaltzen zaigu, animalia bi zati simetrikotan banatzen duen plano sagitalaren arabera. Gorputza, berriz, goitik edo behetik ikus dezakegu plano frontal baten arabera. Soilik horrela ikus daitezke bi hegalak aldi berean.
Horregatik, irudia ez da simetrikoa saihets-hezurraren bi aldeetan. Izan ere, normalean ingerada ebakietan animaliaren ezkerraldea eta eskuinaldea irudikatzen dira, baina, kasu honetan, bizkarraldea eta sabelaldea agertzen dira. Honako neurri hauek ditu piezak:

Luzera osoa mokotik buztanera 66,2 mm
Hegalen arteko zabalera 19 mm
Batez besteko lodiera 3,3 mm

Irudia gainera, berezia da hainbat ikuspegitik begiratuta. Alde batetik, garai horretako ingerada ebaki gehienak Pirinioen Iparraldeko aztarnategietan azaltzen dira eta askoz ere gutxiago Kantaurialdean; horrela, zaldi-azienden buruak irudikatzen dituzte lehenik, gero sarrio buruak eta, azkenik, basahuntz, bisonte eta orein gutxi batzuk. Ungulatuen irudiez gain, arrain gutxi batzuk ere azaltzen dira.
Bestalde, ingerada ebaki gehienak zaldien hioide hezurrean eginda daude eta zintzilikatzeko zuloak dituzte.
Gure piezari dagokionez, behi-azienda baten saihets-hezurrean egina dago eta ez du zintzilikatzeko zulorik. Saihets-hezurrean egindako beste irudi bat ezagutzen dugu, Isturitzekoa, zaldi bat irudikatzen duena. Horrek ere ez du inongo zulorik. Azkenik, ohiko ingerada ebakietan, irudia simetrikoa izaten da hezurraren alde batean eta bestean. Gure irudian, aipatu dugun moduan, perspektiba okertua erabili da. Izan ere, ugaztuna ez bezala, hegan doan hegaztiaren zabalera altuera baino handiagoa da eta hori izan daiteke arrazoia: zabalera hori ez zen saihets-hezur estuan "sartzen". Bi hegalak irudikatu ahal izateko, irudia okertu beharra zegoen, bestela ez baitzen euskarrian sartzen.
Hegaztiaren espeziea jakitea zaila da. Hegaztiak makrougaztunak baino askoz ere ugariagoak dira eta ez dira erraz geldirik egoten, beste horiek bezala, irudikatuak izateko. Kasu honetan, u reta n sartzera doan hegazti bat dela esango genuke (martin arrantzaleak egiten duen modura), hegalak gorputzari itsatsiak azaltzen direlako, baina, horretarako, jakin beharko genuke hegoak biltze horrek hura irudikatu nahi duen edo saihets-hezur estutik kanpo hegalak ezin zabalduaren ondorioa den.Egoera orokorrak anatidoak gogora ekartzen dizkigu. Antzarek lepoan eta hegaletan dituzten arrastoak gauza bera gogorarazten digute. Baita ere luma-emarien bukaerak, anatidoak hegan doazenean hanka palmatuekin batzen denak, Ekaingo hegaztia gogorarazten digu. Lumen ertzen silueta, agian, hegaletako ertz oxkardunak irudikatuko luke.
1969. eta 1975. urteen artean 6 arkeologi indusketa ekinaldi burutu ziren Ekaingo haitzuloaren sarreran kokatzen den aztarnategian. Hiru aurrenekoak J.M. Barandiaranek zuzendu zituen eta hiru azkenak J.Altunak

2011/02/25

Ekain kobazuloko margoen aurkikuntza

Hainbat hamarkadetan zehar, Azpeitiko Antxieta Kultur Elkarteak lan gogor eta emankorra burutu du euskal kulturaren arlo desberdinak ikertu eta bizirik mantentzeko ahaleginetan, guztia euren ikasteko gogoagatik eta asebetetze pertsonalaren truke, borondatez lan eginez.
Bertako kide batzuek hasiera-hasieratik erakutsi zuten gure arbaso urrunenek utziriko aztarnak ikertzeko interes berezia, interes hori lehendik zetorkien espeleologiarekiko zaletasunari lotuta, kobazuloetan gordetzen ziren historiaurreko sekretuen bila hasi ziren.
Ahalegin horretan, arkeologiara zaletu talde hark Aranzadi Zientzia Elkartearen laguntza teknikoa eta babesa izan zituen. Lankidetza oparo horri esker, Gipuzkoako eta Euskal Herriko hainbat aztarnategi arkeologikoren berri izan dugu eta gure arbaso urrunenen bizimodua askoz hobeto ezagutzen dugu.
1969 urtean, Antxieta Kultur Elkarteko zenbait kide Izarraitz mendizerran kokaturiko hainbat giza-okupazio gune aurkitu eta ikertzen ari ziren. Euren aisialdia arkeologiari eskaintzen zioten ikerlari boluntario haietako bi Andoni Albizuri eta Rafael Rezabal ziren.
Udaberriko igande batean, Goltzibar errekaren arroari jarraituz Sastarrain bailarara iritsi ziren. Inguru hau Paleolito garaiko gizakien bizimodurako oso leku aproposa iruditu zitzaien, bi erreka elkartzen diren lekuan ur ugari eta belarjale talde handiek elikagaia lortzeko larre ugari daudelako bertan.
Handik gertu kokaturiko kobazuloren baten bila hasi ziren. Sastarrain baserriko etxeko andrea izan zen Rafael eta Andoniri han inguruko haitzulo baten berri eman ziena, ez zituen 13 metro baino gehiago neurtzen.
Ekainaren 8an kobazulo horretan giza aztarnen bila hasi ziren. Rafael zulo batetatik zetorren aire korronte hotz batetaz ohartu zen, bidea oztopatzen zuten harri bloke batzuk kendu eta 20 metro ingurutan pasabide batetan zehar arrastaka ibili ziren.
Zutik jartzean, zoruaren zaratek eremu zapalgabean zeudela adierazi zieten. Sarreratik 60 metro ingurutara, André Leroi-Gourhan etnologo, arkeologo eta historialari frantziarrak “zaldi multzorik bikainena Kuaternarioko arte guztian” bezala kalifikatu zuen Zaldien Panel Handiarekin egin zuten topo.
Berehala eman zieten aurkikuntzaren berri Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurre saileko kideei. On Jose Migel Barandiaran eta Jesus Altuna ikerlariak hurrengo egunean iritsi ziren Ekain 1 izenez deitutako kobazulora. Bertako labar irudiak ikusi eta aztertu ondoren, hauek duela 13.000-14.000 urte inguruko gizakiek eginak zirela ziurtatu zuten, Goi Paleolitoaren bukaera aldean, zehazkiago esateko, Goi Madeleine aldia deitutako aro kultural baten barruan.
Momentu horretan jarri zen martxan Ekaingo kobazuloa eta bere margoak babesteko ekimena. Agintari eta erakunde desberdinekin eztabaida ugari izan ondoren, Ekain 1969ko ekainean bertan itxi zen, modu horretan bertako irudiak eta aztarnategi arkeologikoa ikertzeko denbora lortu zen.
Aranzadi Zientzia Elkarteak kudeatu zuen Ekaingo kobazuloa denbora luzez. Kudeaketa horren barruan bisita programa oso kontrolatu bat aurrera eraman zen, baina denborarekin, labar arte multzo bikain hori erakusteko eta zabaltzeko beharra gero eta argiago ikusten zen, eta horrela sortu eta gorpuztu zen 1980. hamarkadan Ekaingo haitzuloaren kopia edo erreplika bat eraikitzeko ideia.
Bi hamarkadatako lanaren emaitza bezala, 2008ko irailaren 11an Ekainberrik bere ateak publikoarentzat ireki zituen. Bertan bisitari orok Ekaingo labar arteaz gozatzeko aukera du, hori bai, jatorrizko irudiak kaltetzeko arriskurik gabe.

El descubrimiento de las pinturas de Ekain

La Asociación Cultural Antxieta de Azpeitia ha desarrollado durante décadas una ardua tarea para investigar e intentar mantener vivos distintos aspectos de la cultura vasca, todo ello impulsados por sus ganas de aprender y a cambio únicamente de su satisfacción personal, de forma desinteresada y absolutamente voluntaria.
Algunos de sus miembros han mostrado desde siempre un interés especial por el conocimiento de nuestros antepasados más lejanos y los restos materiales dejados por los mismos. Uniendo esta inquietud a su afición por el mundo de la espeleología, empezaron a buscar los secretos de la prehistoria en las cuevas.
Para esa tarea, este grupo de aficionados a la arqueología contó con la asesoría técnica y la protección de la Sociedad de Ciencias Aranzadi. Gracias a esta prolífica colaboración, hemos tenido conocimiento de muchos yacimientos arqueológicos de Guipúzcoa y Euskal Herria y conocemos mucho mejor todo lo relativo a la forma de vida de nuestros antepasados más lejanos.
En 1969, varios miembros de la Asociación Cultural Antxieta estaban buscando e investigando distintos enclaves de ocupación prehistórica en los montes del macizo de Izarraitz. Andoni Albizuri y Rafael Rezabal eran dos de esos investigadores voluntarios que dedicaban su tiempo libre a la arqueología.
Un domingo de la primavera llegaron al valle de Sastarrain siguiendo la regata del riachuelo Goltzibar. Aquel paraje les pareció un lugar idóneo para la forma de vida del Paleolítico, puesto que había abundantes pastos para las grandes manadas de herbívoros y mucha agua aportada por las dos regatas que se unen en este punto.
Empezaron a buscar alguna cueva en el entorno, fue el ama de casa del caserío Sastarrain quién les condujo a un refugio de apenas 13 metros.
El 8 de junio empezaron a buscar vestigios de ocupación humana en ese espacio. Rafael sintió una corriente de aire frío procedente de un agujero. Apartaron unos bloques de piedra que les obstaculizaban el camino y se arrastraron a gatas por una estrecha galería.
Al ponerse de pie, los crujidos del suelo les hicieron saber que pisaban una superficie virgen. A unos 60 metros de la entrada se encontraron frente al Gran Panel de Caballos, grupo pictórico que el etnólogo, arqueólogo e historiador francés André Leroi-Gourhan calificó como “el conjunto de caballos más perfecto del arte Cuaternario”.
Ese mismo domingo informaron de su hallazgo a los miembros de la sección de Prehistoria de la Sociedad de Ciencias Aranzadi. Don José Miguel Barandiaran y Jesús Altuna llegaron al día siguiente a la cueva denominada Ekain 1. Tras estudiar las obras de arte rupestre de sus paredes, certificaron que fueron hechas hace unos 13.000-14.000 años, a finales del Paleolítico Superior, más en concreto en el período cultural llamado Magdaleniense Superior.
En ese momento se puso en marcha la iniciativa para la protección de la cueva Ekain y sus pinturas. Tras muchas y duras discusiones con distintas autoridades e instituciones, Ekain se cerró en junio de 1969, de esa forma se ganó tiempo para investigar sus imágenes y el yacimiento arqueológico.
La cueva de Ekain fue gestionada durante mucho tiempo por la Sociedad de Ciencias Aranzadi, en el marco de esa gestión se realizó un programa muy controlado de visitas guiadas. Pero cada vez se veía una mayor necesidad de enseñar y de dar a conocer ese magnífico conjunto de arte rupestre. Así surgió y se materializó en la década de 1980 la idea de crear una copia o réplica de la cueva de Ekain.
Como fruto del trabajo de dos décadas, en 2008 abrió sus puertas al público Ekainberri, donde todo visitante puede disfrutar del arte rupestre de Ekain, eso sí, sin riesgo de dañar las figuras originales.

2011/02/24

Artikuluak Ekainberritik // Artículos desde Ekainberri

Bihartik aurrera Ekain, Ekainberri, arte labarra eta historiaurreari buruzko artikuluak publikatzen joango gara. Gure blogean hilabetero bat publikatuko dugu gutxienez. Espero dugu zuen gustokoak izatea.

A partir de mañana iremos publicando unos artículos sobre Ekain, Ekainberri, el arte parieral y la prehistoria. Por lo menos publicaremos uno cada mes en nuestro blog. Esperamos que sean de vuestro agrado.